Joan eduki nagusira

zoom Marcos Andrés, ezkerrean, eta Joseba Torre.

Marcos Andrés, ezkerrean, eta Joseba Torre.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin, Nafarroako Goi Mailako Musika Eskolarekin eta Eusko Ikaskuntzarekin lankidetzan, udako ikastaro bat programatu du Gustav Mahler txekiar konpositoaren (1860-1911) irudiari eta lanari omenaldia egiteko bere heriotzaren mendeurrenean. “Mahler guztientzat” da ikastaroaren izenburua, eta bere musikaren hiru alderdi aztertu nahi ditu: testuinguru politiko-sozial jakin batean zuen esanahia, Mahleren eragina soinu-bandetan, eta, azkenik, Mahlerren liederrei begirada bi ikuspegitatik: jatorrizkoa eta instrumentala.

Jarduera hau Nafarroako Unibertsitateen XI. Udako Ikastaroetan dago, eta gaur aurkeztu dute prentsaurrekoan. Bertan izan dira Marcos Andrés Vierge ikastaroaren zuzendaria eta NUPeko Musika Arloko zuzendaria eta Joseba Torre Alonso konpositorea, orkestra zuzendaria eta Musikene Euskal Autonomia Erkidegoko Goi Mailako Musika Eskolako irakaslea.

Joseba Torrek instrumentazio lantegi bat emango du. Lantegia astelehen honetan hasi da Arrosadiko Campuseko Ikasgelategian, eta aurretiaz onartuak izan diren hamar ikaslek parte hartuko dute. Mahlerren bi liederen instrumentazioa egingo dute. Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren talde batek landuko ditu instrumentazio hauek.

Mahlerrek testuinguru politiko-sozial jakin batean zuen esanahia eta bere eragina soinu bandetan aztertuko dira Kondestablearen Jauregian irailaren 1 eta 2an egingo diren bi hitzalditan eta jende guztiari zuzenduta dago. Ikastaroa irailaren 2an amaituko da. Amaiera kontzertuan kantu eta pianorako lieder aukeratu batzuk joko dira, eta, halaber, monografikoko ikasleek egin duten lieder horien bertsio instrumentatua. Kontzertu honek Nafarroako Musika Kontserbatorioko Kantu Katedraren eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoko musikariek osatutako talde instrumentalaren lankidetza izango du.