Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak kudeaketa publikorako zuzenbideko eta ekonomiako unibertsitateko bi espezialista titulu bereki eskainiko ditu 2011-12 ikasturtean. Funtzio publikoan bi arlo hauetako tituludun gisa sartu ziren funtzioarioei zuzenduko zaizkie tituluak. Nafarroako Administrazio Publikoen Institutuarekin (NAPI) lankidetzan eskainiko dira titulazio hauek. NAPI Nafarroako Gobernuaren erakundea da, eta lankidetza-hitzarmena dauka NUPekin. NAPIk titulu bereki hauetan matrikula egin dutenen ordu presentzialak egiaztatuko ditu sustapen profesionalari eta karrera administratiboari begira. Bi titulu hauetan inskripzioa egiteko epea irekita dago. Informazio guztia jaisteko, webgune honetan sartu behar da: www.unavarra.es

Unibertsitate-Gizartea Fundazioak kudeatzen ditu titulazioak, eta titulu bereki horien xedea da Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioek (Nafarroako Gobernukoek, udaletakoek, kontzejuetakoek edo enpresa publikoetakoek), bai eta funtzionario izan nahi dutenek ere, kudeaketa publikoari buruz dituzten ezagutzak eguneratzea eta hobetzea.

Kudeaketa Publikorako Ekonomiako Unibertsitateko Espezialista Titulu Berekia 2012ko lehen eta bigarren lauhilekoan emango da, eta Joseba de la Torre NUPeko Historia eta Erakunde Ekonomikoetako katedradunak zuzenduko du. Ikasketen programa ekonomia eta enpresa arloen inguruan antolatzen da, diziplinartekoa da eta kudeaketa eta administrazio tekniketan jada espezializatuta dauden langileei zuzentzen zaie.

Bestalde, Kudeaketa Publikorako Zuzenbideko Unibertsitateko Espezialista Titulu Berekiaren xedea da Nafarroako Zuzenbide Publikoan espezializatzea, Administrazio Publikoei aplikatu beharreko legeriari buruzko ezagutzak eguneratzea eta administrazioarekin harremanak izateko erabiltzen diren teknika juridikoak ezagutzeko eta erabiltzeko gaitasunak hobetzea. José Francisco Alenza NUPeko Administrazio Zuzenbideko irakasleak zuzenduko du, eta 2011ko urritik 2012ko ekainera arte emango da.

Bi kasuetan, ikasketen programa nahitaezko modulu edo ikastaroetan eta aukerako moduluetan antolatzen da. Espezialista titulua lortzeko, matrikula egin dutenek nahitaezko ikastaroak eta aukerako beste batzuk egin beharko dituzte 15 ECTS kreditu lortu arte.