Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntzen Goi Mailako UIkastegiak ingeles, frantses eta alemanezko ikastaro intentsiboak eskaintzen ditu, abuztuan, Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuneko A1, B1 eta B2 mailak prestatzeko. Ikastaroak Unibertsitatekoak ez diren pertsonentzat ere badira, eta bi astetan egingo dira, abuztuaren 8tik 22ra. Ikastaroek 40 ordu iraungo dute eta taldeek 15 ikasle edukiko dituzte, gehienez.

Ikastaro hauek Erreferentziako Europako Esparru Komuneko mailaren bat eduki eta hurrengo mailara pasatu nahi duten pertsonentzat dira, segurtasun eta konfiantza gehiagorekin. Zehatz esanda, Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiak honako maila hauetara sartzeko ikastaroak eskaintzen ditu: ingeleseko A2, B1 eta B2, frantseseko B2 eta alemaneko B1. Ikastaroen helburua da hizkuntza baten urteko ohiko ikastarora hobeki prestatua joateko beharrezkoak diren hizkuntza gaitasunak eguneratzea, eta batez ere ahozko gaitasunak lantzen dira, gramatika edukiak ere berrikusiz.

Ikasleak onartzeko epea gaur hasi da, ekainaren 20an, astelehenean, eta gaurtik lehen aldiz sartuko diren ikasleek hizkuntza proba egiten ahalko dute. Izen emateko epeak hurrengo ekainaren 30era arte iraungo du, 9:00etatik 13:00etara. Izen ematea Sario eraikineko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian izango da. Abuztuaren 2an eta 3an beste epe bat irekiko da mailaketa proba egiteko. Ikastaro hauei buruzko informazioa ikusi nahi izanez gero, honako helbide honetara jo: http://www1.unavarra.es/centroidiomas/