Joan eduki nagusira

zoom Bi ikasle eta Babes Zibileko kideak zaurituak ateratzen

Bi ikasle eta Babes Zibileko kideak zaurituak ateratzen

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Larrialdietako Osasun Laguntzako Unibertsitateko Aditu Titulu Berekiko ikasleek astelehenean itxi zuten 2010-11 ikastaroa Los Arcosko zirkuituan egindako simulakro batekin. Biktimak izan zituen istripua simulatu zuten ikasleek. Titulu berekiko 25 ikaslek parte hartu zuten simulakroan, eta zirkuituko eta Nafarroako Gobernuko Babes Zibileko Zerbitzuko baliabide teknikoak eta giza baliabideak erabili zituzten.

Ikasleek simulatutako auto lasterketa batean gertatutako sute batek eta harrapaketa batean izandako zaurituen kudeaketa egin behar izan zuten. Zehazki, pneumatikoak aldatzean eta erregaiaz hornitzean, ibilgailu batek elikatzeko mahuka ahokatzeko arazoak izan zituen. Horren ondorioz, erregaia isuri zen eta sutea sortu beste auto bat erregaiz hornitzera zihoanean. Azken auto honek taldeko kide batzuk harrapatu zituen eta suteak eragin zion. Sua box barrura eta paddockaren terrazara hedatu zen.

Simulakroan anbulantziak, esku-hartze lasterreko ibilgailuak, zirkuituko zentro medikoa, kanpainako ospitale bat eta helikoptero bat erabili zituzten. Zirkuituko arduradunek, Osasunbideko medikuek, NUPeko Osasun Zientzien Saileko irakasleek eta Nafarroako Gobernuko Babes Zibileko Zerbitzuko teknikariek garatu eta ebaluatu zuten simulakroa. Tomás Belzunegui Otano irakasleak koordinatu zuen simulakroa.

Simulakroaren helburua da ikasturtean ikasitako ezagupenak praktikan jartzea, batez ere zaurituen triajeari eta haiek artatzeari eta egonkortzeari dagokienez, informazioaren transmisioari dagokionez eta zaurituak garraiobide egokienean eramateari dagokionez.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Larrialdietako Osasun Laguntzako Unibertsitateko Aditu Titulu Berekiak XVII. edizioa du aurten, eta Juan Manuel Casas Fernández de Tejerina eta Blanca Marín Fernández Osasun Zientzien Saileko irakasleek zuzentzen dute.