Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2011-12 ikasturtean emango du, lehen aldiz, Aditu Titulu Berekia Osasun Zuzenbidean eta Bioetikan. Titulu hau NUPeko Unibertsitate-Gizarte Fundazioak kudeatzen du, eta helburua du osasun eta bioetikari buruzko prestakuntza espezializatua, diziplina anitzekoa eta kalitatezkoa ematea. Titulua osatzen duten lau moduluak modu bereizian egin daitezke, espezializazio ikastaro gisa. Unibertsitate-Gizarte Fundazioak, guztira, 30 ikaspostu eskaintzen ditu titulu honetan. Iraupena ikasturte batekoa da. Inskripziorako epea irekita dago, eta informazio guztia http://www1.unavarra.es/fundacionuniversidadsociedad/ helbidean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak esperientzia luzea du bioetikarekin eta osasun zuzenbidearekin lotutako irakaskuntzan. Lehenbizi, Bioetika Master bat atera zuen, eta, 2004-05 ikasturtetik aurrera, Ikasketa Aurreratuen Diploma bat Osasun Zuzenbidean. Azken hau da orain emango den titulu bereki berriaren oinarria. Aditu Titulu Berekia Osasun Zuzenbidean eta Bioetikan era berrituan planteatu da, osasun testuinguruan sortu diren gai etiko-juridiko berrietara egokitzeko.

Osasun datuen babesa, osasunerako eskubidearen ordenamendu juridikoa, genetika berriaren erronkak, eutanasia edo profesionalen erantzukizuna izango dira, besteak beste, titulu honetan aztertuko diren gaiak; zuzendaria Maria Luisa Arcos Vieira da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbide Zibileko irakaslea. Eskolak bioetikan eta osasun zuzenbidean adituak diren NUPeko irakasleek emango dituzte, eta administrazio publikoko profesionalek, ikerketan eta irakaskuntzan eskarmentua dutenek.

Titulua, batez ere, osasun eta zuzenbide arloko zientziekin lotutako profesionalei zuzentzen zaie, baina bestelako profila dutenentzat aukera izango da ere bai. Lehenbizikoei bioetikari buruzko prestakuntza emango zaie, eta osasun lanbideari eta teknologia berrienezarpenak ekarri dituen arazoei buruzko legezko ikuspegi bat. Beste alde batetik, zuzenbideko espezialistek aukera izango dute arlo honetan abiarazi diren legezko arauketen atzean dauden gako bioetikoak.

Garapen zientifikoa eta haren galderak

Kontuan hartu behar dugu osasun jardueran aurrerapen zientifiko eta teknologikoek etengabe sortzen dituztela, azken urteotan, galdera juridiko eta etiko konplexuak, mundu osoan zabaldu direnak. Erronka berri hauei buruzko gogoeta sakona betebehar saihestezina da, eta zuzeneko interesa du osasun arretaren eta, oro har, osasun zientzien arloko profesionalentzat, eta, era berean, juristentzat eta etikarekin lotutako diziplinetako espezialistentzat.

Beste alde batetik, garapen tekniko eta zientifiko etengabea, gizartearen bilakaera eta horrek guztiak ekartzen dituen legegintzako aldaketak direla-eta, nabaria da osasun zuzenbidearen eta bioetikaren arloetan gaiari buruzko ezagupenak eguneratzeko beharra, eta komenigarria da prestakuntza izatea bizitza profesional osoan zehar. Eskaintzen diren ikasketek diziplina akademikoen ezinbesteko parzelazioa gainditzen dute, eta gaoi mailako prestakuntza eskaintzen dute diziplinarteko gaietan, kalitatezko ikasketa berezietan integratzen direnetan.