Joan eduki nagusira

zoom Zerbitzu berri hau iragartzen duen kartelaren irudia.

Zerbitzu berri hau iragartzen duen kartelaren irudia.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko (MUA) ikasleek beren notak eta irakaskuntza espedienteak kontsultatzeko aukera izango dute Android sistema eragilea duten telefono edo dispositibo mugikorren bidez. NUPek eta MUAk dituzten 40.000 ikasleetatik heren batek dauka sistema hau telefonoan. Aplikazioa erabilgarri egongo da maiatzaren 20tik aurrera.

SIGMA Gestión Universitaria enpresak garatu du aplikazioa. Espainiako 10 unibertsitatetako softwarea sortzeko eta mantentzeko ardura du enpresa horrek, eta aplikazio hau asmatu du, ikasleak matrikulatuta dauden irakasgai guztien datu akademikoetara sartzeko, erabiltzailearen identifikazio pertsonalerako pantaila baten bidez. Aplikazioa doakoa da, eta Android market izenekoan dago erabilgarri. Kontsulta arin, erraz eta eroso egiten da.

Kontsultaren barruan, ikasleak matrikulatu dituen irakasgaiak ageri dira, eta horiekin batera azken deialdiko alfazenbakizko kalifikazio argitaratuak, argitaratze-egunaren arabera ordenatuak. Irakasgai bakoitzeko fitxa bat kontsultatzeko aukera dago, eta fitxa horretan kredituak, kalifikazioa, deialdia eta azterketa berrikusteko egun eta tokiak zehazten dira.

MUA eta NUP, SIMArekin lankidetzan, aldaketa teknologiko sakon bat egiten ari dira beren administrazio eta tramitazio prozesuak modernizatzeko. Ikasleek informazio hori lortzea, bai beren campus birtualetik, bai hemendik aurrera beren telefono mugikorretatik, giltzarria da modernizazio teknologikoaren alde egin duten apustuan.

SIGMA Gestión Universitaria AIE enpresak bere zerbitzuen erabiltzaile gisa integratzen ditu Espainiako unibertsitateen % 20. Enpresa horrek unibertsitate kudeaketarako informatika konponbideak garatzen ditu aipatu unibertsitateentzat. Unibertsitate sistema publiko nazionaleko 300.000 ikaslek baino gehiagok erabiltzen dituzte jada konpainia publiko horrek sortutako aplikazioak.

Unibertsitate hauek dira SIGMAren kide: Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Kordobako Unibertsitatea, Pompeu Fabra Unibertsitatea, Valladolideko Unibertsitatea, Zaragozako Unibertsitatea, eta Madrilgo Carlos III Unibertsitatea.