Joan eduki nagusira

zoom Ezkerretik esquinera, Ignacio Matías, Alfonso Carlosena eta Gabriel Songel.

Ezkerretik esquinera, Ignacio Matías, Alfonso Carlosena eta Gabriel Songel.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak gaur astelehenan, apirilaren 18an, “Enpresa , diseinua eta berrikuntza” erakusketa inauguratu du Tuterako campusean. Erakusketan Espainiako eta Nafarroako enpresa batzuetan diseinuaren bidez dauden berrikuntza prozesuak aurkezten dira. Erakusketa liburutegiko bigarren solairuan maiatzaren 11ra arte egongo da, eta Jornadas Empresa Navarra y Diseño (END1) izeneko jardunaldien lehen emanaldiarekin batera hasi da. Aipatu jardunaldiak gaur arratsaldean hasiko dira, eta bihar, asteartean, apirilaren 19an, bukatuko. Asmoa da lehen unibertsitate foroa izatea, kasu praktikoen bidez, Nafarroako enpresen eta diseinuaren aplikazio arlo guztien arteko harremanak aztertzean.

Erakusketaren inaugurazio ekitaldian Alfonso Carlosena Ikasketarako errektoreordea buru izan da eta harekin batera Ignacio Matías Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskolako zuzendaria, eta Gabriel Songel erakusketako komisarioa eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Diseinuaren Kudeaketako katedraduna ere egon dira. Halaber, ekitaldian ondoko lagun hauek parte hartu izan dute: José Ramón Alfaro Tuterako campuseko eta errektoreordeak, Anichu Agüera Tuterako Udaleko Industria Sustapenerako zinegotziak, Helmut Hampp Uharteko BSH Electrodomésticos enpresako zuzendariak; eta Pedro José Híjara Tuterako Bancajaren bulegoko zuzendariak.

“Enpresa, diseinua eta berrikuntza” erakusketa Bancaja fundazioaren ekimena da. Ibiltaria da, eta, oraingo honetan, nafar enpresa batzuen proiektuak sartu ditu. Erakusketa jendearentzat zabalik dago eta diseinuaren bidezko berrikuntza prozesuak aurkezten ditu, Espainiako hainbat enpresek eginak, sektore askotan: banka, etxetresnak, elikadura edo garraioak, esate batearko.

Hain zuzen ere, hauek dira erakusketako enpresak: Antares, Azkoyen, Banak, Bancaja, Boreal, BSH Electrodomésticos (Bosch), DAS , Delica, Emuca, Etra, Fermax, Gamesa, Gandía Blasco, Logopost, Mercadona, Micuna, Porcelanosa, Siliken eta Puntmobles. Enpresa handiak zein txikiak dira, eta diseinuan eta berrikuntzan burutu duten lanagatik erreferente bihurtu dira. Erakusketa jendearentzat zabalik dago, eta bisitariek era didaktikoan ezagutuko dituzte diseinuaren eta berrikuntzaren balioak.

Nafar Enpresa eta Diseinua jardunaldiak

zoom erakusketara egindako bisitaren irudia.

erakusketara egindako bisitaren irudia.

Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoak Tuterako campusean sustatzen dituen Empresa Navarra y Diseño (END1) izeneko jardunaldien lehen emanaldian, diseinuaren balioa nabarmendu nahi da, berrikuntzaren, komunikazioaren edo produktua bereiztearen funtsezko faktore gisa. Profesionalei, Tuterako campusean ematen den Diseinu Mekanikoko Ingeniaritzako titulazioko ikasleei eta jendeari, oro har, eskaitzen zaizkie.

Emanaldia gaur, astelehean, 16:30ean hasiko da, Gabriel Songelek emango duen “Diseinua eta berrikuntza” izenburuko hitzaldiarekin. Ondoren, Marta Tantos tuterarrrak parte hartuko du. Jostailuaren arloko LEGO® danimarkar multinazionaleko Concept Manager da, eta berrikuntzaren kulturari buruz hitz egingo du. Programako lehen egunari bukaera emateko Iosu Radak, IRD enpresako kudeatzaileak, “Mundu erreal batentzat diseinatzea” izenburuko hitzaldia emango du.

Asteartean Corellako Arte Eskolako ordezkariek parte hartuko dute, eta Asociación Navarra de Empresas de Comunicación y Publicidad elkarteko bi enpresek branding delakoaren bi kasu praktiko aurkeztuko dituzte. Jardunaldi hauetako programa osoa helbide honetan behera kargatzeko aukera dago: http://www1.unavarra.es/actualidad/congresos.