Joan eduki nagusira

zoom Irakasleak botoa ematen Arrosadiko campusean jarritako mahaian

Irakasleak botoa ematen Arrosadiko campusean jarritako mahaian

Nafarroako Unibertsitate Publikoan apirilaren 14an, ostegun honetan, egingo da hurrengo errektorea hautatzeko bozketa. Bozka ematera deitutako 9.419 unibertsitateko kideen artean hauteskunde hauetan aurkeztutako bi hautagaietatik bat aukeratuko dute: Julio Lafuente, Algebra arloko katedraduna eta errektorea gaur egun, edo Rafael Lara, Merkataritza Zuzenbidearen arloko katedraduna.

Hauteskunde eguna etenik gabe egingo da, 10:00etatik 18:00etara, salbu eta ikasleen arloko bi mahaietan. Horiek Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan eta Tuterako campusean eratuko dira, eta hauteskunde eguna etenik gabe egingo da, 12:00etatik 17:00etara. Mahaien kokagune zehatza unibertsitatearen arloetan banatuta www.unavarra.es webgunean dago kontsultatzeko.

zoom Tuterako campusean jarritako hautesmahaiaren irudi bat

Tuterako campusean jarritako hautesmahaiaren irudi bat

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Hauteskunde Arautegian eta Estatutuetan ezarritakoaren arabera, unibertsitateko kideek aukeratzen dute errektorea, hautaketa zuzenaren eta sufragio unibertsal, libre eta isilaren bidez, NUPen aktibo dauden eta zerbitzu ematen aritzen diren katedradunen artetik. Hautesle bakoitzak hautagaitza bakar bati emango dio botoa. Boto haztatua izango da, unibertsitate komunitateko arloetan, Estatutuetan eta Hauteskunde Arautegian ezarritako ehunekoei jarraikiz.

Unibertsitate komunitateko 9.419 kideen artean, 1.031 irakasle eta ikertzaileak dira (344 funtzionario doktoreak eta 687 kontratupekoak), 7.898 ikasleak, eta 490 administrazio eta zerbitzuetako langileak.