Nafarroako Unibertsitate Publikoak Ateak Zabaltzeko Egunaren bigarren saioa egingo du larunbat honetan, apirilaren 9an, Arrosadiko campusean, eta Ingeniaritzako titulazioei eskainiko zaie. Honako aurkezpen ekitaldi hauek hurrengo ikasturtean unibertsitatean sartu nahi duten Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat dira.
Bigarren saio honetan informazio xehea emango da Industria eta Telekomunikazio Ingeniarein Goi Mailako Eskola Teknikoko eta Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko titulazioei buruz. Parte-hartzaileek graduen ezaugarriak azaltzen diren hitzaldietara joan ondoren, bisita gidatua egiteko aukera izango dute Arrosadiko campusean zehar, kirol instalazioak eta Urkiak unibertsitate egoitza ikusteko.
Programa 10:00etan hasiko da, Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Graduaren aurkezpenarekin, Olibondoak eraikineko Gradu Aretoan. Javier Casalí Ikasleen Gaietarako eta Nazioarteko Harremanetarako errektoreordea, Ana Arana Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko zuzendaria eta Joaquín González eskolako zuzendariordea izango dira ekitaldiko buru. Halaber, parte hartuko du Maria Oyarzun eskolako tituludunak.
Programa osatzeko, Industria eta Telekomunikazio Ingeniarien Goi Mailako Eskolak informazio-hitzaldi bat antolatu du. Ikasgelategiko 09. ikasgelan izango da, 11:30ean. Ondoko titulazio hauek aurkeztuko dira: Gradua Industria Teknologietako Ingeniaritzan, Ingeniaritza Elektromekanikoa, Diseinu Mekanikoko Ingeniaritza (Tuterako campusa), Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritza eta Informatika Ingeniaritza. Alfonso Carlosena Ikerketarako errektoreordeak, Ignacio Matías Eskolako zuzendariak eta Pablo Sanchís eta Antonio López zuzendariordeek parte hartuko dute.
Saiorako egitarau osoa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgune ofizialean dago kontsultatzeko (www.unavarra.es).
Aurreinskripzio Astea
Larunbateko saioak bukaera ematen dio Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatu duen Ateak Irekitzeko programari. Hasiera martxoaren 26an izan zen, Tuterako campusean eta jarraipena joan den larunbatean, apirilaren 2an, Arrosadiko campusean, Ekonomia eta Enpresesa Zientzien Fakultateko, Zientzia Juridikoen Fakultateko, Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko eta Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolako titulazioekin.
Ateak Zabaltzeko egun hauek Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2011-12 ikasturterako Aurreinskripzio Astea abian jarri baino lehen izaten dira, izan ere, aurten, apirilaren 18tik 20ra bitartean (biak barne). Aurreinskripzioa Interneten bidez egiteko aukera dago eta informazio guztia www.unavarra.es webgunean dago.