Joan eduki nagusira

zoom Zaragozako Unibertsitateko Antzerki Taldeko hainbat aktore, emanaldiaren une batean.

Zaragozako Unibertsitateko Antzerki Taldeko hainbat aktore, emanaldiaren une batean.

150 lagunetik gora bildu ziren atzo, apirilak 4, astelehena, Iturramako Civivoxen Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutako Unibertsitateko IV. Antzerki Erakusketaren estreinaldian. Zaragozako Unibertsitateko Antzerki Taldeak Fernando Nievaren "Los españoles bajo tierra" lana antzeztu zuen. Guztira lau dira ziklo honetan programatu diren ikuskizunak, apirilaren 7a den astelehenera arte luzatuko dena, bi agertokitan: Ikasgelategiko 09. gela eta Iturramako Civivoxeko ekitaldi aretoa. Programatutako lau antzezpenak arratsaldeko 19:30ean dira eta sarrera doakoa da.

Bigarren antzezpena, gaurko, astearterako, programatuta dago Iturramako Civivoxen arratsaldeko 19:30ean eta Ourenseko Unibertsitateko Antzerki Taldeak eskainiko du. "Leve, la nada entre las manos" lana antzeztuko du, eta Alessandro Bariccoren "Zeta" lanean oinarrituta dago.

Lanean, Frantzia hegoaldeko Lavilledieu herri lasaiko bizimodua kontatzen da. Herriko biztanleen lanbideak beharrezkoak, tradizionalak eta gozoak dira, amets egiteko bidea ematen dieten lanbideak, hain zuzen ere. Baldabiou, Pariseko kaskarkeriaz aspertua baitago, herrian instalatzea erabaki du eta herriaren erritmoa aldatzen du zetaz mintzatzen. Guztiak aberasten dira biztanle berriaren eraginari esker; hala ere, ez diete beren lanbideetan aritzeari uzten, eta amets egiteari uzten. Ogiarekin, frutarekin, loreekin jarraitzen dute, alkateak jarraitzen du agindu nahian eta Jean Verdun-ek hitz egiteari uzten dio betiko. Baina zeta egiten lotuen daudenean, Europa suntsitzen duten epidemiak azaltzen dira. Baldabiouk Hervé Joncour-en bizimodua aldatzen du. Egiptora eta gero Japoniara bidaltzen du, munduaren beste puntara, XIX. mendearen amaieran. Hervérekin bere bizitzako maitasuna ikusiko dugu Hélèneren ondoan, bidaia luzeak, itsasoa deitzen duten Baikal aintzirako pasabidea, edo deabrua, edo azkena, Japoniara iristean. Ikusiko ditugu Hara Kei ezagutzen eta harekin adiskidetzen. Hara Kei Japoniako pertsonarik menderaezinena da.

Apirilaren 6an, asteazkenean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren txanda da, eta oraingo honetan Carles Alberola eta Roberto Garcíaren “Besos” antzezlana eskainiko du. Agertokia Arrosadiko campuseko Ikasgelategiko 09. gela izango da. Azkenik, Burgoseko Unibertsitateko Antzerki Taldeak, apirilaren 7an, ostegunean, hainbat egileren lanetan oinarritutako “Grietas sobre Venus" lana antzeztuko du Iturramako Civivoxen.