Joan eduki nagusira

zoom Ikasle talde bat 09 ikasgelan.

Ikasle talde bat 09 ikasgelan.

Ia 700 lagun etorri ziren joan den larunbatean, apirilaren 2an, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Arrosadiko campusean programatutako Ateak Zabaltzeko lehen Egunera. Saio horretan Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolako eta Zientzia Juridikoen, Giza eta Gizarte Zientzien eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateetako titulazioei buruzko xehetasunak eman ziren. Honako aurkezpen ekitaldi hauek hurrengo ikasturtean unibertsitatean sartu nahi duten Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat dira.

Parte-hartzaileek graduen ezaugarriak azaltzen ziren hitzaldietara joan ondoren, bisita gidatua egin zuten Arrosadiko campusean zehar, kirol instalazioak eta Urkiak unibertsitate egoitza ikusteko.

Egitaraua goizeko 10:00etan hasi zen Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolako graduen aurkezpenarekin, Osasun Zientzien eraikineko ekitaldi aretoan, Barañaingo etorbidean, z/g. Hitzaldiaren koordinatzaileak Jose Antonio Moler irakasleen Arloko zuzendaria eta Yolanda Montes eta Ana Insausti Eskolako zuzendariordeak izan ziren.

zoom Emandako hitzaldietako baten detailea.

Emandako hitzaldietako baten detailea.

Eta 10:00etan, halaber, baina Ikasgelategiko 09. ikasgelan, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko graduen aurkezpena egin zen. Katrin Simon Plangintza, Prospektiba eta Ekonomia Gaietarako errektoreordeak, Joseba de la Torre Fakultateko dekanoak eta Mikel Casares eta Teresa García dekanordeek parte hartu zutenak.

Bestalde, Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateak bi saiotan banatu zuen aurkezpena. Lehenbiziko saioan, goizeko 11:30ean Ikasgelategiko 012. gelan egin zen horretan, Gizarte Laneko eta Soziologia Aplikatuko graduei buruzko argibideak eman zituzten. Hitzaldia Javier Etxeberria idazkariorde nagusiak eta Carmen Innerárity eta Begoña Pérez Fakultateko dekanordeek eman zuten.

Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko bigarren saioa Irakasle graduei buruzkoa izan zen. Ikasgelategiko 09. ikasgelan egin zen, 12:30ean, eta bertan parte hartu zuten Jose Ramón Pascual Ikasleekiko Harremanetarako Arloko zuzendariak, María Jesús Goikoetxea Fakultateko dekanoak eta Javier Arlegui eta Jaione Apalategi dekanordeek.

Azkenik, Zientzia Juridikoen Fakultateko graduen aurkezpena egin zen, 11:30ean, 013. ikasgelan. Titulazio hauei buruzko azalpena Katrin Simón errektoreordeak, Ines Olaizola Fakultateko dekanordeak, eta Beatriz Rodríguez Zuzenbide Pribatuko Saileko irakasleak egin zuten.

Arrosadiko campusean Ateak Zabaltzeko bigarren Eguna hurrengo larunbatean, apirilaren 9an, egingo da eta, horretan, Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko eta Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko titulazioak aurkeztuko dira. Bi saioetarako egitarau osoa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgune ofizialean dago kontsultatzeko (www.unavarra.es).

Aurreinskripzio Astea

Ateak Zabaltzeko egun hauek, aurreko astean Tuterako campusean egin zenaren moduan, Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2011-12 ikasturterako Aurreinskripzio Astea abian jarri baino lehen izaten dira, izan ere, aurten, apirilaren 18tik 20ra bitartean (biak barne). Aurreinskripzioa Interneten bidez egiteko aukera dago eta informazio guztia www.unavarra.es webgunean dago.