Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hauteskunde Batzordeak erabaki du Julio Lafuente eta Rafael Lara errektore izateko hautagai aldarrikatzea behin-behinean. Batzordeak erabaki honen aurkako erreklamazioak aurkezteko epea ireki du. Hautagaien behin betiko aldarrikapena heldu den martxoaren 31n onetsiko da, eta biharamunean hauteskunde kanpainari hasiera emango zaio, eta apirilaren 12an bukatuko da. Bozketa eguna apirilaren 14a da, eta botoak Arrosadiko campusean, Tuterako campusean eta Osasun Ikasketen Eskolan emango dira.
Julio Lafuente Algebra arloko katedraduna da eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore berriz hautatua izateko aurkezten da. Bestalde, Rafael Lara Merkataritza Zuzenbide arloko katedraduna eta klaustrokidea da.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Hauteskunde Arautegian eta Estatutuetan ezarritakoaren arabera, unibertsitateko komunitateak aukeratzen du errektorea, hautaketa zuzenaren eta sufragio unibertsal, libre eta isilaren bidez, NUPen aktibo dauden eta zerbitzu ematen aritzen diren katedradunen artetik. Hautesle bakoitzak hautagaitza bakar bati emango dio botoa. Boto haztatuta izango da, unibertsitate komunitateko arloetan, Estatutuetan eta Hauteskunde Arautegian ezarritako ehunekoei jarraikiz. Hauteskunde prozesu honetarako egutegi osoa www.unavarra.es orrialdean dago kontsultatzeko.