Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedrak, bere sorreraren bigarren urteurrena ospatzeko, Holandako Saskia Sassen soziologo andrearen hitzaldi bat antolatu du. Martxoaren 29an izango da, 18:00etan, Sario eraikineko Fernando Remacha aretoan. Saskia Sassen mundu mailako aditua da globalizazioa, migrazioak, boterea eta desberdintasunak gaietan. “Hiritartasuna eta Inmigrazioa: erabat osatzera inoiz iristen ez diren erakunde konplexuak” izenburuko hitzaldia emango du.
Saskia Sassenek Robert S. Lynd soziologia katedra betetzen du eta The Committee on Global Thought zuzentzen du elkarlanean Columbia Unibertsitatean. Ibilbide luze horretan, bere ekarpen handienetako bat hiri globalaren kontzeptuaren garapena da, tokikoa denaren eta globala denaren elkargune gisa hiria aztertzeko erabiltzen den kategoria. Sassenen lanen beste ekarpen funtsezko bat, globalizazio prozesuen ondorioz sortutako botereari eta desberdintasunei buruzko azterlanetan datza.
Editorial Katz argitaletxeak (Buenos Aires eta Madril) bere azken liburuetako bi argitaratu ditu gaztelaniaz: “Territorio, Autoridad, Derechos: Ensamblajes Medievales y Globales (2010), eta Una Sociología de la Globalización (2008). Beste alde batetik, berriki argitaratu da Ciudad y Globalización (2011) bere azken saiakeren bilduma. Saskia Sassenek hainbat komunikabidetan parte hartzen du; horien artean daude Le Monde, Newsweek International, eta Clarin. eta, halaber www.OpenDemocracy.net eta www.HuffingtonPost.com. guneetan idatzi ohi du.