Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Jakintza Bestetaratzeko Arloaren bidez, eta Enpresa Berritzaileak Sortzeko Unibertsitate Laborategiak (LUCE), negoziorako ideien lehiaketa baterako deialdia egin dute. Graduko edo lehen eta bigarren zikloko ikasleei zuzentzen zaie. Ekimenak Hezkuntza Ministerioaren lankidetza dauka.

Negoziorako ideia bat aurkeztu behar da, gehienez ere bost orrialdetan. Pertsona batek prestatu behar du, edo talde batek, gehienez ere lau pertsonek osatuak. Negoziorako ideia berritzaile bat izango da, ikasketa planetako edozein jakintza adarri buruzkoa. Ideia onenak 2.500 euroko saria jasoko du, eta irabazleak diru hori negoziorako proiektuaren bideragarritasun plan bat prestatzeko erabiliko du.

Proiektuen balioespenean ondoko hauek hartuko dira kontuan: proiektuaren izaera berritzailea eta garapen maila, enplegagarritasuna, nazioarteko proiekzioa, eskura dauden baliabideen aprobetxamendua, iraunkortasuna, parte-hartzaileen benetako inplikazio maila eta eta gizarte-erantzukizuna.

Proiektuak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro orokorretan aurkeztu behar dira, Tuterako eta Iruñeko canpusetan, apirilaren 15a baino lehen. Oinarriak kontsultatzeko helbidea: www.universidademprendedora.net/luce.

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Unibertsitate Laborategia (LUCE) unibertsitateko kide guztiei (ikasleak, irakasleak, ikerketa taldeak, langileak…) zuzentzen zaien zerbitzua da, enpresa berritzaileen sorrera bultzatzeko asmoz.

LUCE 2006. urtean jarri zen abian, eta horretarako lankidetza eman zuten ondoko erakunde hauek: Nafarroako Berrikuntza eta Enpresen Europar Zentroak (CEIN), NUPeko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak eta Nafarroako Enpresaburu Gazteen Elkarteak (AJE).