Joan eduki nagusira

zoom Taldeko kideak, kamara aurrean jarrita, saria jaso eta gero.

Taldeko kideak, kamara aurrean jarrita, saria jaso eta gero.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Antzerki Taldeak antzerki lan hoberenari saria eta emakumezkoen interpretazio hoberenari sari kolektiboa irabazi ditu “Presas” lanarekin parte hartu baitu Festival D’Hiber lehiaketaren XI. edizioan. Pariseko HEC Unibertsitateak antolatzen du nazioarteko ikasleen antzerki lehiaketa hau. NUPeko Antzerki Taldeak otsailaren 28tik martxoaren 3ra bitartean garatu den lehiaketa honetan parte hartu du Sarajevoko (Bosnia), Belgradoko (Serbia), Pariseko (Frantzia) eta Doualako (Kamerun) ikasleen beste antzerki talde batzuekin batera.

Festival D’Hiber lehiaketaren epaimahaiak, profesionalez eta ikaslez osatua dagoenak, lehiaketako hiru sarietatik bi sari eman dizkio NUPeko Antzerki Talderari. Izan ere, “Presas” lana saritu dute antzerki lan hoberenari sariarekin eta emakumezkoen interpretazio hoberenari sari kolektiboarekin. Gizonezkoen interpretazio hoberenari saria eman diote Paris-Sud Unibertsitateko antzerki taldeari, Henrik Ibsen norvegiar idazlearen “Peer Gynt“ lanaren interpretazioagatik. Lehiaketan parte hartu duten beste hiru taldeak Belgradoko Letren Fakultateko, Sarajevoko Arte Eszenikoen Akademiako eta Kamerungo Doualako I’Enieg hiri populatuenaren Ikuskizunen Elkarte Kulturaleko ikasleak dira.

zoom Antzerki taldea eta atzean Eiffel Dorrea.

Antzerki taldea eta atzean Eiffel Dorrea.

“Presas” lana Ignacio del Moralek eta Verónica Fernándezek idatzita dago, eta, bertan, frankismo garaiko kartzela bateko zortzi emakumeren, eta bi emakume zaindariren eta gizonezkoak diren beste lau pertsonaiaren historia kontatzen da. Lanaren zuzendaria Óscar Orzáiz da, eta lan honekin omenaldia egin nahi zaie gerraosteko miseriak pairatu dituzten pertsona guztiei, eta, bereziki, emakumeei, gorrotoak, miseriak, mendekuak, hotzak eta, batez ere, hainbeste irrikatutako askatasunak markatutako bizitza pairatu behar izan dutenei. Lan hau Unibertsitateko Nazioarteko Antzerki Erakusketan antzeztu zen iaz Ourensen, eta Caceres, Zaragoza, Burgos edo Donostia hirietan ere bai.

50 lagunetik gorako taldea

Uniberstitateko Antzerki Taldea berrogeita hamar lagun baino gehiagok osatzen dute, eta 2004an sortu zenetik zazpi lan taularatu ditu guztira. “Plan Lisístrata”, “Arsénico por compasión”, “Cuadros de amor”, ”Humor al fresco”, “Aleluya por un héroe”, “Yerma”, “Presas” eta “La última vez que…”, dira egin dituzten lanak; izan ere, azken biak 2010-11 ikasturtean egin dira.

Taldean parte hartzen duten ikasleek prestakuntza eskolak hartzen dituzte larunbatetan honako arlo hauetan: gorputz adierazpena, ahots teknikak, erritmoa, inprobisazioa, dantza eta koreografia, interpretazioa edo makillajea. Gainera, urtero bi lan egiten dira, bat esperientzia gehien duten ikasleekin, eta beste bat esperientzia hartzeko eta antzerkiaren teknika lantzeko balio izaten duena.