Joan eduki nagusira

zoom Agustín González Acilu, ezkerrean, Teresa Catalán eta Jesús Echeverriaren ondoan, Fernando Remacharen omenezko kontzertuaren egunean.

Agustín González Acilu, ezkerrean, Teresa Catalán eta Jesús Echeverriaren ondoan, Fernando Remacharen omenezko kontzertuaren egunean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu kontseiluak, Honoris Causa Doktore izendatu du Agustín González Acilu konpositore nafarra, Arteen arloan merezimendu narbarmenak izateagatik. Erabakia aho batez hartu da, Julio Lafuente López, Unibertsitateko errektoreak, proposatuta. Inbestitzeko ekitaldia heldu den apirilaren 8an egingo da, Unibertsitatearen Egunaren ospakizunean.

Agustín González Acilu XX. mendeko hirurogeiko hamarkadan Espainiako musikak izan zuen berritzaile garrantzitsuenetakotzat jotzen dute. 51eko belaunaldia izenarekin ezagutzen diren konpositoreak –eta haien artean Acilu- agertzea urrats erabakigarria izan zen garai hartan Espainian egiten zen musika Europako konposizio estetiketan sartzeko.

González Acilu Altsasun jaio zen, 1929an. Herri horretan hasi zituen musika ikasketak, Luis Tabernarekin batera, baina laster Iruñera joan zen eta han Fernando Remacha kopositoreak, orduan Pablo Sarasate Konsterbatorioko zuzendaria zenak, altsasuarraren ahalmen sortzailea ikusi zuen eta laguntza eskaini zion. Geroago Madrilera joan zen, ikasketak Goi Mailako Musika Kontserbatorioan jarraitzeko. 1960an “Carmen del Río” beka lortu zuen, San Fernandoko Arte Ederren Akademiak emana, eta urte berean ikerketa lan bat egin zuen, XVII. mendeko nafar konpositoreei buruzkoa, Nafarroako Foru Diputazioaren eskariz.

Handik gutxira, nafar konpositorea Europako bizitza musikalean sartu zen, lehenbizi Parisen, Vianako Printzea Erakundeko bekadun gisa, eta geroago. Venezian, Italiako gobernuaren beka baten bidez, “Vacance Musicali” izenekoan konpositore gisa parte hartzeko. Europan izan zuen musika prestakuntza Erroman, Venezian eta Darmstadten (Alemania) egindako konposizo ikastaroekin osatu zuen.


Konposizioa, ikerketa eta irakaskuntza


González Aciluren lana aurrerakinik gabeko kasua da musika hizkuntzari aplikatzen zaion hizkuntzen ikerketaren arloan. 1966an, jadanik, ikerketa lanak egin zituen Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseiluan (CSIC), bere lan bikainenetako batzuen testuen azterketa fonetikoari eta fonologikoari buruz.

Musikari altsasuarraren lan pedagogiko garrantzitsuak eragin nabarmena izan du, era berean, bere gidaritzapean prestakuntza sendoa lortu zuten hainbat konpositorengan. Haietatik aipatu behar dira, bereziki, “Iruñeko Taldea" izenak biltzen zituen musikagileak.

González Aciluren irakaslan luzean aipatu behar dira, besteak beste, ondoko hauetan burututakoa: Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioan Harmoniako irakaslea, Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan “XX. mendeko teknikak" izeneko Konposizio Ikastaroetako irakaslea eta Oviedoko Unibertsitateko Jovellanos Katedrako Ikastaroetako irakasle gonbidatua.

Nafar musikariak, bere musika karrera luzean zehar, sari ugari eskuratu ditu, besteak beste Musikako Sari Nazionala, bi aldiz (1971ean eta 1998an). Bigarren aldi horretan jaso zuen sariak konposizioari bizitza osoan emandako lana eta XX. mendeko musikan bere ekarpenak eduki duen esanahi erreala aitortzen zituen.

2009an Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren Urrezko Domina eman zioten, musikaren munduko pertsonaia esanguratsuei ematen zaiena. Halaber, urte berean, Nafarroako Gobernuak Kulturako Viana printzea Saria eman zion.

Fernando Remacharen heriotzaren XXV. urteurrena zela eta, Nafarroako Unibertsitate Publikoak lan bat eskatu zien nafarroako sei konpositoreri, eta haien artean González Acilu zegoen. Konposizioak kontzertu batean estreinatu ziren, joan den azaroan Fernando Remacha Aretoan. Izan ere, neurri handiko gune bereziki egokia da, NUPek garrantzi handiko ekitaldiak egiteko erabiltzen duena, eta 2008ko ekainetik, Tuterako musikariaren izen ofiziala duena.


Zortzigarren Honoris Causa doktorea


Agustín González Acilu Nafarroako Unibertsitate Publikoak izendatutako bederatzigarren Honoris Causa doktorea da. Beste zortziak honako hauek dira: Manuel Losada Villasante (1997), Ángel G. Jordán Goñi (2000), Joseph D. Novak (2001), Enrique Sánchez-Monje y Perallada (2004), Rafael Moneo Vallés (2007), Pedro Miguel Etxenike (2008), Richard Serra (2009) eta Montxo Armendáriz (2010).