Nafarroako Unibertsitate Publiko Unibertsitate-Gizarte Fundazioak gaur, otsailak 17, osteguna, lankidetza hitzarmen bat sinatu du (CEN) Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioarekin. Azken bi urteotan bi erakundeek ikerketaren, prestakuntzaren eta enpleguaren gaietan garatu dituzten lerroak arautzea da helburua.
Julio Lafuente López Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak eta José Antonio Sarría Terrón Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko lehendakariak sinatu dute hitzarmena.
Esparru-hitzarmenak lan lerro nagusitzat ezarri ditu ikasleen espiritu ekintzailea sustatzea eta lanpostu kualifikatuetara sar daitezen erraztea; Unibertsitatearen ikerketa lerroak Nafarroako enpresetara hurbiltzea, bihar edo etziko bestetaratze kontratuak errazteko; edo areagotzea Nafarroako Enpresetan talentuak hartzeko joera.
Era berean, hitzarmenaren bidez enpresaburuaren irudia sustatu nahi da unibertsitate eremuan; goi mailako prestakuntza etengabean lagundu; unibertsitatetik ateratakoen gaitasunak hobetu enplegua ematen dutenen eta unibertsitarioen arteko elkarrizketa etengabearen bidez; eta Nafarroako enpresen nazioarteratzean lagundu nahi da enpresetan atzerriko hizkuntzak ikasiz eta ikasleen eta profesionalen nazioarteko egonaldiak sustatuz.
Puntu hauetako bakoitza hitzarmen espezifikoen bidez garatuko da eta horietan definituko dira xedea, lanerako plana, aurrekontua, behar diren bitarteko materialak eta giza baliabideak, eta programaren betetzea eta jarraipena. Hitzarmenaren indarraldia urtebetekoa da, eta denbora-tarte berdinetarako luzatu ahalko da etengabe, parteetako batek salatzen ez duen artean.