Joan eduki nagusira

zoom Gaur egin den Klaustroaren irudia.

Gaur egin den Klaustroaren irudia.

Unibertsitateko Klaustroak, unibertsitate komunitateko ordezkaritza-erakunde gorena baita, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak Eraberritzeko proiektua onetsi du gaur. Eraberritze hori Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa (LOU) aldatzen duen apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak eskatzen du, zortzigarren xedapen gehigarrian, unibertsitateei agindua ematen dielako estatutuak arau berrietara egokitzeko, gehienez ere hiru urteko epean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren kasuan, legezko eskaera horrek aukera eman du estatutuen alderdi batzuen aldaketa proposatzeko, hainbat arrazoi direla medio egokitzat jotzen zelako. Aldaketa horietan ondoko alderdi hauek sartzen dira: agindu batzuk ebazpen judizialaren bidez baliogabetzea, unibertsitate komunitateko arloetatik iritsitako proposamenak kontuan hartzea, Comptos Ganberak egindako gomendioak sartzea eta Europako Unibertsitate Eremua abian jartzeko arau berrietara hobeki egokitzea.

Horiek horrela, estatutuen testu berrian artikuluak 4/2007 Lege organikora egokitzen dira, eta gainera aldaketa txiki bat egiten da unibertsitate komunitateko arloek gobernu organoetan duten parte hartzean, sistema berri bat ezartzen da fakultateko dekanoak eta ikastegiko zuzendariak hautatzeko, aldaketak egiten ditu doktoretza, ikerketa eta kalitatea arautzen duten kapituluetan eta Unibertsitate Komunitateko Arartekoa aukeratzeko eskatzen den gehiengoa aldatzen du, beste agindu batzuekin batera.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.2 artikuluak xedatzen duenaren arabera, estatutuak unibertsitateek prestatu behar dituzte, eta dagokion autonomia erkidegoko Gobernu Kontseiluak onetsi, aldez aurretik legezkotasun kontrola izanda.

Ikasleen ordezkari berria Gobernu Kontseiluan

Bestalde, Klaustroan zehar ikasleek Gobernu Kontseiluan izango duten ordezkaria hautatua izan da. Hautagai bakarra aurkeztu da, Pedro José Velasco, eta haren kandidatura onetsia izan da. Velascok Iker Berjano ordezkatuko du.