Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzia Juridikoen Fakultateak “Zinea eta Zuzenbidea” I. mintegia antolatu du ikasleek gai juridikoetan sakon dezaten filmeen emanaldiaren bidez. Guztira hiru saio programatu dira. Emanaldiaren ondoren filmean agertu diren gai juridikoei buruzko eztabaida irekiko da, eta irakasle eta ikasleek parte hartuko dute. Mintegi hau zuzendua dago Zuzenbideko, EAZLeko Aldi Bereko Ikasketen Programako edo Lan Harremanetako Diplomaturako azken ikasmailetan matrikulatutako ikasleei.

Gehienez ere 20 ikaslek parte har dezakete, eta fitxa bat jasoko dute. Fitxa horretan biltzen dira filmeen datu teknikoak eta film horiekin lotutako gaiak, hain zuzen parte-hartzaileek landu eta hausnartu behar dituzten gaiak. Ikasleek hautaketa libreko kreditu bat lortuko dute hiru saioetara joateagatik.

Lehen saioa otsailaren 17an, ostegunean, izango da. “A civil action” (“Akzio zibila”) filma emango da. Film horretan gai hauek agertzen dira: erantzukizuna kalte prozesalengatik, Zuzenbidearen eta Natura Zientzien arteko harremana edo kostu prozesalak. Ekitaldia 17:30ean hasiko da Arteak eraikineko Ada Byron aretoan, eta José Francisco Alenza Administrazio Zuzenbideko irakaslea izango da koordinatzailea.

Zikloko bigarren filma hau da: “Witness of a murder” (“Salatzearen lekukoa”), Billy Wilderrena. Emanaldia otsailaren 14an, astelehenean, Ada Byron aretoan izango da ordu berean. Kasu honetan, gai hauek aztertuko dira: epaimahaia eta froga prozesu penalean. Iñaki Riaño Brun Zuzenbide Prozesaleko irakaslea izango da irakasle arduraduna.

Azkenik, hirugarren saioa apirilaren 14an egingo da, eta oinarrizko ondasun juridikoen aurkako delituak izango dira mintzagai. Aukeratutako filma “Anatomy of a murder” (“Hilketa baten anatomia”) da, Otto Premingerrek 1957an zuzendua. Inés Olaizola Zuzenbide Penaleko irakasleak zuzenduko du gero egingo den eztabaida.