Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoan, otsailaren 16an, asteazkenean, 19:30ean, sare sozialei eta pribatutasunari buruzko zine forum bat egingo da. Hasieran “Do we live in public?” dokumentala emango da. NUPeko Edarte Taldea, Uharteko Arte Garaikideko Zentroa, Gazteriaren Etxea eta Barañaingo Kultur Etxea dira ekimenaren bultzatzaileak. Hiru emanaldi eta lantegi bat dituen ziklo baten zati ba da proiektu hori.

Saioa Ikasgelategiko 019. ikasgelan izango da. Bertan Ondi Timoner zuzendariaren “Do we live in public?” dokumentala emango da. Dokumentalean Josh Harris ziberespazioaren aitzindariaren bizitza iskanbilatsua erakusten da, eta gaurko sare sozialen sorburua ere bai. Emanaldiaren ondoren mahai-inguru bat izango da, sare sozialei, haien eraginei eta pribatutasunerako ekar ditzaketen arriskuei buruz eztabaidatzeko. Mahaian parte hartuko dute Unibertsitateko irakasleek eta nafar twilarien arloko zenbait partaidek.

Zikloa beste hiru tokitan garatuko da. Otsailaren 15ean, 19:00etan, Barañaingo Kultur Etxean, eta otsailaren 17an, 20:00etan, Gazteriaren Etxean. Bi saio horietan ere dokumentala emango da, eta sare sozialei eta pribatutasunari buruz eztabaidatuko da. Zikloa maitzeko, lantegi-eztabaida bat egingo da Uharteko Arte Garaikideko Zentroan, otsailaren 18an, 19:30ean. Jarduera guztietan sarrera doakoa da, eta jende orori irekia.

Do we live in public?

Dokumentalean Josh Harrisen esperientzia jasotzen da: New Yorken, “punto.com” haien garaian, arrakastaren eta porrotaren artean izan zuen karrera, eta Facebook edo Twitter bezalako gaurko gizarte sareen sorburua erakusten da, eta haietan pribatutasunari egiten zain ukoa, gizartearen onarpenaren truke.
“Do we live in public” (http://doweliveinpublic.wordpress.com/), halaber, ArtFutura kultura digitalari buruzko jaialdiko 2010eko programan egon da. ArtFutura ikus-entzunezko sormenaren arloan Espainian diren jaialdi ospetsuenetako bat da. Gainera, Sundanceko azken edizioan saritu zuten eta New Yorkeko MOMAko erakusketa iraunkorrean sartu dute.