Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoan bihar, otsailaren 2an, asteazkenarekin, zabalduko da hasi berri den 2010-11 ikasturteko bigarren seihileko Gradu ikasketetako matrikula-epea. Udaberriko seihilekorako matrikula etenik gabe egin ahalko da Interneten bidez NUPeko (www.unavarra.es) webgunean, otsailaren 2ko 9:00etatik ostirala den otsailaren 4ko 14:30era arte. Prozesu honek ez die eragiten antzinako planeko ikasketetan matrikulatutako ikasleei (diplomatura eta lizentziaturetakoei), horien matrikula ikasturteka egiten baita.

Ekonomia eta Enpresa Zientzien eta Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateetako titulazioetako ikasleek beren matrikula egin behar dute otsailaren 2an eta 4an. Aldiz, Zientzia Juridikoetako, Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolako, Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskolako, eta Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskolako ikasleek otsailaren 3an eta 4an egin behar dute.

Interneterako konexioa ez duten ikasleentzat, Nafarroako Unibertsitate Publikoak ordenagailuak dituen ikasgela bat jarriko du ikasleen eskura, matrikula egin ahal dezaten. Arrosadiko campusean, Ikasgelategiko ordenagailuen 017. gela zabalik egongo da hiru egunetan goizeko 9:00etatik 14:00etara. Tuterako campuseko ordenagailuen gela ere horrexetarako zabalik egongo da, otsailaren 2an eta 3an, goizeko 9:00etatik 14:30era, eta arratsaldeko 16:30etik 18:30era, eta otsailaren 4an, goizeko 9:00etatik 14:00etara.

Matrikula eskabidearen kopia eta tasez salbuetsita egoteko egiaztatzen duen beste edozein agiri, edo lanaldi partzialean dabiltzan ikasleen lanerako frogagiria, ordenagailuen gelan zein Administrazio eta Zerbitzuetako eraikinean matrikula egiten denetik hamar lanegun baino lehen eman behar da.