Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak 132 ikaspostu eskaintzen ditu, guztira, Espainiako 35 unibertsitaterekin 2011-12 ikasturtean ikasleak trukatzeko programa baten barnean. Espainiako unibertsitateen artean ikasleen mugikortasunerako SICUE-SENECA programan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea gaur asteartean hasi da, urtarrilaren 25ean. Interesa dutenek otsailaren 18ra arte aurkeztu ahal dute eskaera, NUPeko Errregistro orokorrean.

Unibertsitateko 40tik gora ikaslek hartzen dute parte, 2010-11 ikasturtean, programa honetan. Programak Hezkuntza Ministerioaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzak ditu, SENECA beken bidez. Interesa dutenek informazio guztia dute www.unavarra.es webgunean, eta bertatik eskaera egiteko inprimakia jaits daiteke.

Espainiako Unibertsitate Zentroen arteko Truke Sistema-SICUE programa 2000. urtean jarri zuen abian Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentzia (CRUE) erakundeak. Helburua du ikasleei aukera ematea ikasketa zati bat beraiena ez den unibertsitate batean egiteko, bermatuz beren ikasketen balioa onartuko zaiela eta ikasketak baliatuko dituztela eta, halaber, beraien curriculum profilarekin egokittuko zaizkiela. Sistema honek bilatzen du trukearen balioa nabarmentzea, bidea emanez ikaslea beste unibertsitateetako irakaskuntza sistemetan prestatzeko eta hainbat motatako praktikak ezagutzeko, beste erkidegoetako gizarte eta kulturekin batera.

Programa Graduko eta ikasketa plan zaharretako (diplomaturak eta lizentziaturak) ikasleei zuzentzen zaie. Graduko ikasleei eskatzen zaie 60 kreditu, gutxienez ere, gainditurik izatea, eta beste 30etan matrikulaturik egotea, eskaera aurkezten denean. Destinoko unibertsitateko egonaldia bost edo bederatzi hilabetekoa izango da. Lehenenengo kasuan, ikasleak 24 kreditu, gutxienez ere, egin behar ditu, eta bigarrenean 45 izan behar dira, gutxienez.

Parte hartzen duten unibertsitateek aldebiko hitzarmenak sinatu behar dituzte beste unibertsitate batzuekin, titulazioak, ikaspostuen eskaintza eta egonaldiaren iraupena finkatzeko. NUPek, guztira, 35 unibertsitatetan eskaintzen ditu SICUE programako trukerako ikaspostuak.


SENECA bekak


SICUE trukerako programak Hezkuntza Ministerioaren laguntzak ditu, SENECA beken bidez. Deialdia Ministerioak egiten du, EAOren bidez. 2010-11 ikasturtean, guztira, 2.170 beka eskaini ziren. Hilean 500 euroko zenbatekoa dute, gehi bidaia gastuak. Laguntza horiek Nafarroako Gobernuak osatzen ditu. 2010-11 ikasturteko deialdian Hezkuntza Ministerioak gutxieneko baldintzetatik kendu egin ditu karrarera amaierako proiektuak, gradu amaierako lanak eta praktikak.