Joan eduki nagusira

zoom Erakusketan dagoen koadro bateko irudia.

Erakusketan dagoen koadro bateko irudia.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Kultura jardueren Atalaren bidez, pintura erakusketa bat antolatu du “Colectivo H2O – H2O Kolektiboa” izenburua duena eta Maite Canto Equisoain nafar artistaren ingurumenari eta pinturari buruzko hainbat hausnarketa biltzen dituena. Urtarrilaren 31ra arte ikus daiteke erakusketa Sario eraikinaren sarreran.

Ura da erakusketa honen hari eroalea. “Ura guztiaren eta guztion bizitzeko elementu gisa –dio egileak–. Gure osaeran lautik hiru ura da. Horrek aldatu egiten du H20 kolektiboaren ikuspegi eraikitzailea. Ezer ez da zurruna, baizik eta dena da likidoa, moldagarria eta aldakorra.

Arrosadiko campusean egon ondoren, erakusketa Osasun Zientzien eraikinera eramango da otsailaren 1ean eta bertan ikusi ahalko da hilabete bereko 28ra bitartean. Martxoan, aldiz, “H2O Kolektiboa” osatzen duten koadroak Tuterako campusean egongo dira ikusgai.

Erakusketa hau Gizarte eta Kultura Proiekziorako Errektoreordetzak ikasturte honetan zehar garatuko duen kultura programazioan sartzen da, zeinak arte plastikoekin, musikarekin, literaturarekin, antzerkiarekin, zinemarekin eta abarrekin lotutako jarduerak eta ikuskizunak biltzen baititu.