Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kultura Jardueren Atalak hil honen 10ean irekiko du epea kultura ikasgeletan izena emateko, otsailean hasiko diren ikastaro berrietarako. Urtarrilaren 17an bigarren epea irekiko da unibertsitateko komunitatetik kanpokoentzat.
Eskaintzen diren ikastaroak 20 ordukoak dira, baina saioak 5 ordutik 12ra bitartekoak izango dira, ikastaroaren arabera. Honako hauek dira ikastaroak: Euskal kantutegia landu eta folklorea ezagutu (euskaraz), Pintura errealitatetik, Ahots-talde modernoa (II), Jendaurrean hitz-egitea (aurreratua), Sormen idazketa (II), Zinema dokumentala. sarrera praktikoa, Zinemaren estetika: nola ikusi film bat, eta Bizirauteko sukaldaritza osasungarria (II).
Izena emateko epea astelehenean irekiko da ondoko hauentzat: titulu ofizialetako ikasleak, Esperientziaren Gelako ikasleak, Irakasle eta Ikertzaileak, Administrazio eta Zerbitzuetako Langileak, parekatuak, Adiskide eta Ikasle Ohien Programako kideak.
1. eta 2. zikloko ikasleek, Unibertsitatearen zabalpeneko jarduera hauek egiteagatik, hautaketa libreko 3 kreditu lortu ahal dituzte, gehienez ere, ikasturtean; Graduko ikasleek 6 kreditu lortu ahal dituzte, gehienez ere, ikasketa plan osoan. Baliokidetza hori izena ematen denean eskatu behar da.
Ikastaroen prezioa 55 eurokoa da, titulu ofizialetako edo Esperientziaren Gelako ikasleentzat, 60 eurokoa Unibertsitateko langileentzat eta parekatuentzat, 66 eurokoa ikasle ohientzat, 147 eurokoa Unibertsitatearen lagunentzat, eta 155 eurokoa Unibertsitatetik kanpokoentzat.
Ikastaroen eskaintza osoa ikusgai dago Kultura Jardueren web orrialdean. http://www1.unavarra.es/cultura. Interesa dutenek informazio gehiago lortu ahal dute Kultura jardueren Atalean, Ikasgelategiko 019. ikasgelan, 8:30etik 14:30era eta 948 16 89 72 / 16 84 78 telefonoen bidez.