Joan eduki nagusira

zoom Spinning

Spinning

Nafarroako Unibertsitate Publikoak hurrengo astelehenean irekiko du kirol eskoletan inskripzioa egiteko epea, eta guztira 931 toki eskainiko ditu ikasturteko bigarren seihilekorako. Jarduera hauek batez ere ikasleei zuzendurik daude, eta ariketa fisikoaren bidez ikasleei jarduera fisikoan eta kirol jarduera hasteko aukera eman nahi zaie.

Eskolak otsailaren 14 eta 15ean hasiko dira, eta horietan eskaintzen diren tokiak gutxienez 12 dira, emakumezkoen pilotan gertatzen den bezala (paleta/goma/frontenisa), eta gehienez 70 kirol entrenamenduan esaterako, baina batez beste 20tik 30era bitarte pertsonak osatzen dituzte taldeak.

Kirola egiteagatik, lehen eta bigarren zikloetako titulazioetako ikasleek hautaketa libreko 3 kreditu lortu ahalko dituzte ikasturte bakoitzeko, eta Graduko ikasleek ECTS kreditu 1 lor dezakete seihileko bakoitzeko (gehienez ere 6 karrera osoan).

Eskola hauetan eskainiko dira tokiak: aerobic (3), dantza latinoak, funky-hiphop dantza, saskibaloia, eskubaloia, defentsa pertsonala, kirol entrenamendua, eskalada, emakumezkoen areto futbola, golfa, mantentze gimnasia, belar hockeya, igeriketa, pilatesa, errugbia, emakumezkoen 7ko errugbia, spinning, tai-chi, tenisa, arku-tiroa, triatlona, boleibola, waterpoloa, emakumezkoen pilota, naturan egiteko jarduerak eta pilates erizaintzan.

Inskripzioak posta elektronikoaren bidez egingo dira, eta urtarrilaren 10etik otsailaren 11ra arte egin daitezke. Interesa duten pertsonek inskripzio prozesu, ordu eta lanpostuei buruzko argibide gehiago daukate Unibertsitateko Kirol Zerbitzuaren webgunean: http://www1.unavarra.es/deportes/actividades/escuelas