Joan eduki nagusira

zoom Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiko ikasgela bat

Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiko ikasgela bat

Nafarroako Unibertsitate Publikoak ireki du matrikula-epea, alemanezko, euskarazko, frantsesezko eta ingelesezko urteko ikastaroetako, hutsik dauden ikaspostuetan sartu nahi dutenentzat, betiere eskaera aurkezten dutenek frogatzen baldin badute badaukatela behar den mailaren erdiaren baliokidea den hizkuntza gaitasuna. Halaber, ireki da matrikula-epea ikasle atzerritarrentzako espainiera ikastaroetan.

Maila ebaluatzeko proba espezifiko bat egingo da, ikastaroa nolakoa den, alegia, ohiko ikastaro bat den edo PET (Preliminary English Test), FEC (First Certificate in English) edo EGA (Euskararen Gaitasun Agiria) azterketak prestatzeko ikastaro bat den. Proba hauek urtarrilaren 17tik 28ra arte egingo dira, 09:00etatik 19:00etara, eta ez da eskatu beharko hitzordua aurretiaz.

Zehazki, hutsik dauden ikaspostuak daude ikastaro hauetan: presentziazko ikastaroei dagokienez, ingelesezkoetan (A2 eta B1), alemanezkoetan (A2, B1 eta B2), euskarazkoetan (B2 eta C1) eta frantsesezkoetan (A2, B1 eta B2); PET (B1 mailaren baliokidea), FCE (B2 mailaren baliokidea) eta EGA azterketak prestatzeko ikastaroetan; ingelesezko mintzapraktika ikastaroetan (gutxienez C1 maila eskatzen da).

Ikastaroen hasiera eta amaiera egunak, bai eta haien prezioa ere, aldatu egiten dira ikastaro motaren eta egindako mailaren arabera. A eta B mailetarako eskolak otsailaren 7an hasi eta ekainaren 7an eta 9an amaituko dira, hurrenez hurren. C maila egiten dutenek edo Cambridge edo EGA azterketak prestatzen dituztenek urtarrilaren 31n hasi eta ekainaren 2an amaituko dute; ingelesezko mintzapraktika ikastaroko eskolak, berriz, otsailaren 1ean hasi eta ekainaren 2an amaituko dira.

Prezioak 145 euro eta 674 euro artekoak dira, ikastaroaren, mailaren eta ikasleak Unibertsitatearekin duen harreman motaren arabera: unibertsitate komunitateko kidea, ikasle ohia, Unibertsitatearen adiskidea edo Unibertsitatetik kanpokoa. Interesa duten pertsonek ikusgai dauzkate ikastaro, prezio, egutegi eta orduei buruzko xehetasunak Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiaren web orrialdean: http://www1.unavarra.es/centroidiomas

Espainiera atzerritarrentzat

Bestalde, ireki da, halaber, matrikula-epea ikasle atzerritarrentzako eta nazioarteko programetako ikasleentzako espainiera ikastaroetarako A2, B1, B2 eta C1 mailetan.

60 orduko ikastaroak dira A eta C mailetan, eta 70 ordukoak B mailetan. Ikastaroak otsailean hasi eta maiatzean amaituko dira. Prezioak 130 euro eta 652 euro artekoak dira, maila zein den eta ikaslea Unibertsitatekoa den edo ez. Interesa dutenek xehetasun guztiak kontsulta ditzakete Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiaren webgunean edo informazioa eska dezakete 948 16 97 91 telefono zenbakira deituz edo mezua bidaliz centro.idiomas@unavarra.es helbide elektronikora.