Joan eduki nagusira

zoom Ikasle batek bere txekea jaso du Julio Lafuente errektorearen eskutik.

Ikasle batek bere txekea jaso du Julio Lafuente errektorearen eskutik.

Julio Lafuente López Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea, Javier Casalí Sarasíbar Ikasleen Gaietarako eta Nazioarteko Harremanetarako errektoreordearekin batera, NUPeko 323 ikaslerekin bildu da gaur, asteartea, abenduak 28. Ikasle horiek, 185 emakume eta 138 gizon, ikasturte honetan parte hartzen ari dira nazioarteko mugikortasun programetan. Ikasle horietatik, 209 Erasmus programakoak dira eta 15 Erasmus-Praktikak Enpresetan programakoak; 52 Virrey Palafoxkoak; 14 ISEP Internacionalekoak; 12 ISEP USAkoak, 19 aldebiko hitzarmenetakoak, eta 2 Martín de Radakoak.

Sario eraikineko Fernando Remacha Aretoan egin den ekitaldian, mugikortasun programetan parte hartzen duten ikasleek Unibertsitateekin trukea egiteko Rural Kutxako bekak jaso dituzte. José Luis Barriendo Antoñanzas Nafarroako Rural Kutxako buruak txekeak eman dizkie, atzerrian ikasturte osoa eman dutenei ala seihilekoa eman dutenei, zenbateko ezberdina baitute txeke horiek.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleak, hain zuzen, 33 herrialdetan daude banatuta, bost kontinenteetan zehar. Alemania, Argentina, Australia, Austria, Belgika, Brasil, Bulgaria, Kanada, Korea, Txile, Danimarka, EEBB, Eslovenia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Herbehereak, Hungaria, Irlanda, Italia, Japonia, Lituania, Mexiko, Norvegia, Peru, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Errepublika Txekiarra, Suedia, Suitza, Turkia eta Uruguai.

Erasmus eta Palafox dira ikasle gehien biltzen diztutenak

zoom Ikasleak agintariekin batera.

Ikasleak agintariekin batera.

Atzerrian ikasten ari diren Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleetatik gehienak, 224 hain zuzen, Erasmus programan daude. Haietariko 15 Erasmus-Praktikak Enpresetan modalitatean daude. Unibertsitate arloan lankidetzan aritzeko Europar Batasunaren prestakuntza programa da Erasmus.

Garrantziari begira bigarren programa Virrey Palafox da, Latinoamerikako unibertsitateekin ikasle trukea egiteko Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ekimen berekia. Ikasturte honetan 52 ikasle parte hartzen ari diren programa horren bitartez, ikasketen zati bat Iberoamerikako unibertsitate batean egin daiteke, bermea izanik aldi horretan erdietsitako kredituak onartuko dituztela itzulitakoan.

Bestalde, ISEP Internacional Programak ikasleen arteko trukea ahalbidetzen du 30 herrialde baino gehiagoren artean. Virrey Palafox programan gertatzen den bezala, ikasleek bermea dute aldi horretan erdietsitako kredituak onartuko dituztela. Programa honetan izena emana duten ikasleak 14 dira eta ISEP USA programan 12 dira.

NUPeko nazioarteko mugikortasuneko azken programa aldebiko hitzarmenak dira, Estatu Batuetako, Australiako, Erresuma Batuko edo Kanadako hainbat unibertsitaterekin sinatutakoak, eta horietan 26 ikaslek parte hartzen dute.