Joan eduki nagusira

zoom Ikasleen Kontseiluaren batzorde iraunkor berria osatzen duten kideak.

Ikasleen Kontseiluaren batzorde iraunkor berria osatzen duten kideak.

Iñaki Gironés García Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen Kontseiluko buru hautatu dute. Kontseilu hori ikasleen eztabaida, kontsulta eta ordezkaritza organoa da, eta honako kide hauek osatzen dute: Unibertsitateko Klaustroan ikasleek dituzten ordezkariek eta Graduko eta lehen, bigarren eta hirugarren zikloetako talde-ordezkariek. Kontseiluburu berria atzo, asteazkenean, abenduaren 15ean, hautatu zen Kontseiluaren osoko bilkuran, eta era berean batzorde iraunkorreko kideak ere berritu ziren. Iñaki Gironés Garcíak ordezten du Pedro José Velasco, 2010eko otsailean Kontseiluko buru izendatu zutena.

Iñaki Gironés, Grupo Universitario taldekoa, hauteskunde hauetara aurkeztu zen hautagai bakarra da eta, orain arte kontseilukidea izan da Ekonomia eta Zientzia Enpresen Fakultatearen ordezkaritza betez. Kontseiluburu berriak, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Lizentziaturako (EAZL) hirugarren maila ikasten ari denak, Daniel Soria Díez hautatu zuen idazkari lanetan jarduteko.

Halaber, Ikasleen Kontseiluaren Osoko bilkuran hautatu ziren batzorde iraunkorreko sei kideak. Haietako bi, Javier Los Arcos (Ekonomia eta Zientzia Enpresen Fakultatekoa) eta Ignacio Gómez (Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikokoa) Grupo Universitario taldekoak dira. Beste bi independenteak dira: David Yanguas (Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolakoa) eta Edurne Azcona (Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikokoa); eta gainerako biak Ikasle Abertzaleak taldeari atxikiak daude: Ibai Navarro (Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatekoa) eta Eguzkiñe Ayesa (Zientzia Juridikoen Fakultatekoa) dira.

Ikasleen Kontseiluaren osoko bilkurak, halaber, erabaki zuen (CREUP) Unibertsitate Publikoetako Ikasleen Ordezkarien Koordinakundean sartzea, non 24 unibertsitate dauden 800.000 inguru ikasleren ordezkaritza eginez.

Kontseiluaren eskumenak

Ikasleen Kontseilua eztabaida eta kontsulta organoa da, eta Ikasleen Gaietako eta Nazioarteko Harremanetarako Errektoreordetzaren mendekoa da. Bere eskumenen artean dago, besteak beste, ikasleen ekimenak bideratu, eztabaidatu eta proposatzea; unibertsitateko komunitateari buruzko informazioa biltzea ikasleei helarazteko; Unibertsitateko zerbitzuen ebaluazio prozesuetan parte hartzea; Kalitate Batzordean dituen ordezkariak hautatzea; edo ikastegietako batzorde eta sailetako kontseiluetako kide izango diren ordezkariak hautatzea.

Ikasleen Kontseiluaren organoak hauek dira: osoko bilkura, zeina gutxienez urtean behin bildu behar baita irakaskuntza-aldian, eta Batzorde Iraunkorra, batzordeburuak, idazkariak eta zazpi mahaikidek osatua –sei ikastegi bakoitzeko eta Hirugarren Zikloko ikasleen ordezkari bat-.