NUPen parte-hartzearekin egin diren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren INNPACTO laguntzen deialdian aurkeztu diren zazpi proiektuetariko bost aukeratu dira finantzabidea jasotzeko. Zehazki, 1.131.689 euro jasoko ditu NUPek deialdi honetan.
Laguntza hauen helburua da bultzatzea ikerketa-erakundeen eta enpresen arteko lankidetza, I+G+b proiektuak egin ditzaten batera. Enpresak dira lankidetza proiektu horien buru (aurrekontuaren % 60 baino gehiago), baina Ikerketa Erakundeek ere konpromiso handia dute (gutxienez ere aurrekontuaren % 20).
Lankidetza publiko-pribatuko funtsezko helburu horretaz gainera, deialdi honen bidez enpresa berritzaileak sortu nahi dira, jarduera berritzailera bideratu nahi da orain dauden enpresen jarduera, inbertsio pribatua mobilizatu, enplegua sortu eta herrialdearen balantza teknologikoa hobetu.
NUPen parte-hartzearekin egin eta aukeratuak izan diren bost proiektuak 2 urte eta 3 urte bitarteko iraupena dute eta 0,8 milioi eta 2 milioi bitarteko aurrekontua. Dirulaguntza, mailegu eta itzultzen ahal diren FEDER aurrerakinen bidez finantzatuko dira. Proiektuek zerikusia dute gai hauekin: telekomunikazioak eta informazioaren gizartea, garraioa, ingurumena eta ekoberrikuntza, segurtasuna, nanoteknologiak eta materila berriak. Enpresa hauek dira proiektu horien buru: Alfa Imaging S.A., Compuestos y Granzas S.A., Bilbomatica S.A., Obras y servicios TEX, S.L., eta Aldakin S.L.
470etik gora proiektuk parte hartu dute deialdi honetan. Deialdi hori irekita dago erakunde hauentzat: unibertsitate publikoak, teknologia zentroak, irabazi asmorik gabeko ikerketa eta garapenerako zentro pribatuak, ikerketarako erakunde publikoak, enpresak (ETEak eta mikroenpresak barne) eta enpresen batasunak edo elkarteak.