Joan eduki nagusira

“Komunikazioa astronautekin eta miaketa ibilgailuekin eguzki sisteman zehar“. Horixe da bihar, goizeko 10:00etan NUPeko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskolako Ekitaldi Aretoan Philip Liebrecht doktoreak eta Komunikazio Espazialak eta Nabigazioa Programako NASAko exekutiboak emango duen hitzaldiaren izenburua.

Liebrecht irakasleak, bere hitzaldian, iparramerikar agentzia nazional aeroespazialaren (NASAren) programa zientifikoen eta miaketen ikuspegi orokorra eskainiko du, geroago azaltzeko nola komunikatzen den NASA astronautekin eta ibilgailu espazialekin, Lurretik eguzki sistemaren mugaraino. Era berean, etorkizuneko komunikazio espazialei buruz mintzatuko da, eta nabigazioko arkitektura planei buruz, Ka bandako sistemak, irrati softwareak eta komunikazio optikoko sistemak azalduz.

Philip Liebrecht administratzailea da SCaN (Space and Navegation Communications) erakundean, NASAko misio guztietako telekomunikazio zerbitzuak hornitzeko ardura duen erakundean, alegia. Xede horrekin, erakundeak lankidetzan jarduten du industriarekin, gobernu agentziekin eta nazioarteko beste erakunde batzuekin.

ScaNeko kide izan aurretik, Philip Liebrecht hogeita hamar urtetik gora aritu zen NASAri atxikia den Goddard Space Flight Centerren, betiere komunikazio espazialen arkitekturaren plangintzarekin lotutako gaietan.