

argazki oina: Miguel Sanz presidentea inauguruazio ekitaldian hizlari; harekin batera, José María Roig Berrikuntza kontseilaria, Julio Lafuente errektorea eta Alfonso Carlosena Ikerketarako errektoreordea.
Zientzia eta Teknologia Ministerioak sustatu eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioak (FECYT) koordinatutako ekimenez egiten dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren asteak. Hamabost egun hauetan antolatutako jardueren helburua da jendeari hurbiltzea Nafarroan egiten den zientzia, ikerketa lana eta teknologia garapena, eta, aldi berean, harremanetan jartzea jende gaztea zientzia jarduerarekin.
Unibiodibertsitate erakusketa Sario eraikineko sarreran izango da azaroaren 8tik 27ra, eta lau bloke hauek osatzen dute: “Campusean”, “Mariposarioa eta Intsektugia”, Herbarioa” eta “Ikerketa”. 180 argazkiren bidez, zeinak bereizmen handiko monitoreetan proiektatzen baitira, gauza asko ikus daitezke ikertzaileen landa-lanetik hasi eta herbarioko espezieen kontserbaziora, tximeleta bihurtzen den beldar baten krisalidatik hasi eta munduko 30.000 arrosa barietateetakoren baten xehetasunik txikieneraino.
Laguntza-testuak, irudiak eta Unibertsitatearen funtsak erakusten dituzten beira-arasak ere badaude bilduman: herbarioko pleguak, landa-lanerako tresnak, tximeleta-bildumako aleak, arrautza izatetik tximeleta bihurtu arteko zikloa, eta abar. Irudi gehienak Martín Zalba argazkilariarenak dira –berak koordinatu eta prozesatu du material grafikoa–, eta Joaquín González eta Javier Peralta Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko irakasleenak.
Inaugurazio-ekitaldian ondoko agintari eta ordezkari hauek izan dira: José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilaria; Elma Saiz Gobernuko ordezkaria Nafarroan; Pedro González Nafarroako Gobernuko Unibertsitateetako zuzendari nagusia; Belén Goñi Nafarroako Berrikuntza Agentziako zuzendaria; eta Javier Armentia Iruñeko Planetarioko zuzendaria. Halaber, ANAINeko, Hezkuntza Departamentuko, Iruñeko Planetarioko eta Nafarroako Unibertsitateko ordezkariak izan dira, izan ere, erakunde hauek, NUPekin batera, elkarlanean antolatu eta prestatu baitituzte urte osoan Aste hauetako jarduerak. Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berrikuntza Agentziaren bidez, I+G+b-rekin lotutako berrogeita hamar erakunde eta entitateak koordinatu ditu, zeinek edizio honetan hainbat jarduera antolatu baitituzte.
Testuinguru honetan, ikasleei eta beste edonori zuzendutako lantegiak, hitzaldiak eta jarduerak programatzen ditu, halako moldez non Unibertsitatean lantzen diren diziplinekin harremanetan egon daitezen.
Beste jarduera batzuk
Unibertsitateak aste hauetarako antolatutako jardueren artean, hilaren 10ean, asteazkenean, “Etorkizuneko transgenikoak: elikadura, osasuna eta industria” hitzaldia emango du José Pío Beltrán Porter CSICeko ikertzaileak.
Hilaren 11n, “ilusio optikoak” lantegia egingo da DBH eta Batxilergoko ikasleentzat, eta Javier Barrallo Calonge UPV-EHUko Arktitekturako Goi Mailako Eskolako matematika irakasleak emango du. Jarduera honetan, ilusio optiko ezagun eta dibertigarrienetako batzuk ezagutuko dituzte parte-hartzaileek, nola gertatzen diren eta nola iristen diren gure burua engainatzera.
Larunbatean, hilak 13, 11:00etatik aurrera egingo da beste lantegi bat edonori zuzendua: Paperezko herbariotik herbario digitalera. Javier Peralta De Andrés Botanikako irakasleak eta NUPeko herbarioaren arduradunak zuzenduko du jarduera hori, eta herbario bat zer den eta biodibertsitatearen kontserbaziorako duen interesa ezagutzeko modua izango da.
Zientziaren Asteetan ohikoa denez, Nekazaritza Institutuak —centro de investigación de la NUP, CSIC eta Nafarroako Gobernuaren ikerketa-zentroak— ateak irekiko ditu bere instalazioetan bisita gidatua egiteko azaroaren 15ean, asteazkenean. IdAB-a zentro bat da animalia eta landare osasuneko bioteknologian eta landare-bioteknologian espezializaturikoa.
Navarra Innova azoka
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Asteen barruan, Innova Nafarroako I. Azoka antolatu da aurten. Azoka Iruñeko Planetarioan egingo da azaroaren 17tik 20ra. Aurreikusita dago, besteak beste, “Aurkitu zure etxean dagoen I+G+b!” izeneko erakusketa. Erakusketa horretan, 17 Teknologia Zentrok —horien artean daude Centro Jerónimo de Ayanz Zentroa eta Nekazaritza Institutua— eta enpresak jendeari erakutsiko dizkiote eremu honetan egindako aurrerapenak eta etorkizunean izan daitezkeen berrikuntza-bideak ezagutaraziko dituzte.
Planetarioan izango da, halaber, ETSIIT-UPNA Racing taldearen motorra, MotoStudent lehiaketako lehen saria Industria Proiektu Hoberenari.
Halaber, esku lantegiak, zientzia-ikuskizunak, zinema zientifikoari buruzko ikus-entzunezko emanaldiak eta hitzaldiak egingo ditu. Azkenik, asteazkenean, hilaren 17an, egingo da “Bach to the universe” kontzertua, Ara Malikian biolinista ospetsuak interpretatua.
Zientziaren Asteetako jarduerak www1.unavarra.es/unidadculturacientifica eta www.navarrainnova.com/es/semana-de-la-ciencia-2010 web-orrialdean ikus daitezke.