Joan eduki nagusira

zoom Ezkerretik eskuinera, Inés Olaizola eta Paz Francés, jardunaldien aurkezpenean.

Ezkerretik eskuinera, Inés Olaizola eta Paz Francés, jardunaldien aurkezpenean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoan, azaroaren 3, 4 eta 5ean, Justizia Leheneratzaileari eta Bitartekaritzri buruzko Jardunaldiak egingo dira. Bertan parte hartuko dute ehundik gora profesionalek, gatazkei irtenbidea emateko formula berri honekin lotura duten arloetan ari direnek. Hizlariek, justizia leheneratzailearen arloan entzute handiko batzuk barne, bitartekaritzaren arloan eman diren legezko aurrerapenak aztertuko dituzte, eta, halaber, gaur egun erabiltzen ari diren prozedurak. NUPek eta Asociación Navarra de Mediación delakoak antolatu dituzte jardunaldiak. Nafarroako Gobernuaren, Iruñeko Abokatuen Elkargoaren, Bitartekaritzaren aldeko Magistratuen Europako Taldearen (GEMME) eta NUPeko Alumni elkartearen laguntza dute.

Jardunaldi hauen edukia eta helburuak prentsaurreko batean aditzera eman dira gaur, asteartean, azaroaren 2an. Parte hartu dute Inés Olaizola Nogales NUPeko Zuzenbide Penaleko irakasle titularrak, eta Paz Francés Lecumberri, Asociación Navarra de Mediación elkarteko burua eta Unibertsitateko zuzenbide Penaleko irakasle laguntzailea denak.

Jardunaldi hauek zuzentzen zaizkie bitartekaritzaren arloetako profesionalei, besteak beste ondoko hauei: abokatuak, magistratuak, fiskalak, psikologoak, soziologoak, gizarte langileak, hezitzaileak eta gai honekin lotutako erakundeetan lan egiten dutenak.

Justizia leheneratzailea honela definitu ahal dugu: prozesu bat da, eta hartan delitu baten errudunak eta biktimak parte hartze aktiboa dute, elkarrekin, ez-lzilegi penalaren inguruko arazoak konpontzeko, gehienetan bitartekari baten laguntzaz. Sistema berritzaile honek bilatzen du gure gizarte konplexu honetan dauden arazoak des”judizializatzea”, ukitutako aldeen arteko hitzarmenen bidez.

Inaugurazioa eta hitzaldiak

Jardunaldiak Olibondoak eraikineko Gradu Aretoan izango dira. Bihar hasiko dira, azteazkenean, azaroaren 3an, Julio Lafuente López NUPeko errektorea buru iznago duen ekitaldi batekin. Bertan egongo dira, halaber, Javier Caballero Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, eta Juan Manuel Fernández Nafarroako Auzitegi Nagusiko burua.

Programatu diren hitzaldietan, adituek aztertuko dute gaur indarra duen arautegia, horrela azaltzeko nolako aurrerapenak eman diren bitartekaritzaren gaian, zer dagoen oraindik egiteko eta nolako zailtasunak dauden kontzeptu batzuk definitzeko eta prozedura egokiak zehazteko. Bitartekaritza penala, biktimaren papera, adingabeen kasua, edo abokatuen, fiskalen eta magistratuen ikuspuntua izango dira landuko diren gaietako batzuk, programatu diren hambost hitzaldietan.

Agertuko diren hizlarietan, bereziki aipatu behar da Margarita Uría, C.G.P.J. erakundeko bitartekaritzako kidea. Azaroaren 4an, ostegunean, azalduko ditu organo horrek bitartekaritza penalerako dituen proiektuak, eta gai horren inguruan justizia modernizatzeko dagoen ibilbide-orria. Justizia leheneratzaileari buruzko jardunaldi hauetako programa osoa helbide honetan kontsulta daiteke: http://www1.unavarra.es/actualidad/congresos