Joan eduki nagusira

zoom Alberto Baeza pilotua, ETSIIT-UPNA Racing taldearen motorrarekin, Los Arcosko Zirkuituan asteburan egindako probetan.

Alberto Baeza pilotua, ETSIIT-UPNA Racing taldearen motorrarekin, Los Arcosko Zirkuituan asteburan egindako probetan.

Ingeniaritzako ikasleek osatzen duten ETSIIT-UPNA Racing taldeak, diseinatu eta fabrikatu duen motorrerako pistako lehen probak (Los Arcosko Zirkuitua) arrakastaz egin ditu. Helburua da parte hartzea MotoStudent lehiaketan, Moto Engineering Foundation-ek mundu osoko unibertsitateetako taldeen artean sustatzen duen erronkan. Zilindarada txikiko (125 cc 2t) prototipo bat diseinatu behar da, eta harekin lehiatu.

Aste honetan zehar, NUPeko taldeak beste bi saio egingo ditu Nafarroako Zirkuituan (Los Arcos), garapenak doitzeko Alcañizeko pistari begira. Bertan, urriaren 1ean, 2an eta 3an, Espainiako beste unibertsitateetako taldeek diseinatutakoekin lehiatu beharko du NUPeko makinak.

Los Arcosko Zirkuituko probak larunbatean eta igandean egin ziren, karting pistan, eta motozikleta eramateko ardura Alberto Baeza pilotuarena izan zen. Honek laguntza eman zion NUPeko taldeari, esekidurak doitzeko eta lurrarekiko distantziak ematen dituen arazo txikiak konpontzeko. Aurreko asteetan taldeak muntaketako azken ukituak burutu zituen, aldaketako inbertsiorako sistemaren fidagarritasuna egiaztatu zuen eta atzeko esekidurako bieleten sistema indartu zuen. Azkenik, Los Arcosko probak behar bezala atera ziren eta motorrak arazorik gabe funtzionatu zuen hainbat ordutan.

ETSIIT-UPNA Racing Team taldea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskolako (TIIGMET) ikasle eta irakasle talde batek osatzen du. Karrera Amaierako Proiektutzat hartuko den lan hau egin bitartean, taldeak lehiaketazko motorrak fabrikatzen dituen enpresa gisa jardun du urte luze batez: babesleak bilatu behar izan dituzte, motorraren diseinu grafikoa eta diseinu teknikoa kalkulu prozesuarekin egin dute, eta piezak fabrikatu dituzte.

Lehiaketa honetan parte hartzen duten taldeak titulazioko azken ikasmailetako ikasleek osatzen dituzte, beren unibertsitateetako irakasle baten edo batzuen tutoretzarekin. ETSIIT-UPNA Racing taldea 17 ikaslek osatzen dute eta horietako batzuk proiektua garatzen parte hartzen ari dira, izena eman ez duten arren. Horrela, hurrengo edizioetarako, Unibertsitateko taldearen jarraipena ahalbidetzen da, eta maila teknikoa handitzea ere bai, hartutako esperientziari esker.

Bestalde, tutoreak dira César Díaz de Cerio, Ibilgailuen Osagai eta Sistemetako eta Motozikleten Ingeniaritzako irakaslea, eta José Sancho Rodríguez, Automozio Ingeniaritza, Garraioaren Ingeniaritza, Motozikleten Ingeniaritza eta Material Konposatuetako irakaslea.

ETSIIT-UPNA Racing taldeak guztira hamar babesle eta bost erakunde laguntzaile izan ditu proiektu honetarako, eta horien artean motorrekin, finantza zerbitzuekin, eta material metalikoekin lotutako enpresak edo erakunde publikoak daude.

Taldeko kideak hauek dira: Álvaro Larumbe Valencia, Xabier Arteta Erviti, Ibai Irigoien Ulayar, Ernesto Limousin Aranzabal, Ignacio Arenaza Borja, Unai Zabala Versteeg, Maite Apesteguía Amorena, Maite Arbeloa Murillo, Ángela Cildoz Guembe, María Cildoz Guembe, Iria Coba Antón, Miguel Ángel Urguelles, Iñaki Larrayoz, Íñigo Perez Celay, Javier Ramírez Canseco, Javier Arana Santamaría eta Jokin Eransus Soba.

Irakasleak: César Díaz de Cerio García eta José Sancho Rodríguez.

Babesleak: Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa, Nafarroako Rural Kutxa, Circuito de Navarra, Asesoría Zabala, Industrias Metálicas Grupo IMCA, Elara Ingenieros, Ferretería Irigaray, Talleres Mutilva, Kukuxumusu eta Tagomedia.

Laguntzaileak: Donapea Institutua, Vidal Racing, INA-FAG, Lubricantes SIL eta Cadenas IRIS.