Joan eduki nagusira

zoom Mahai-burutzakoak adi Fernando de la Hucha katedradunak eskainitako Inaugurazio hitzladiari.

Mahai-burutzakoak adi Fernando de la Hucha katedradunak eskainitako Inaugurazio hitzladiari.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak gaur eguerdian izan du 2010-2011 ikasturtearen hasiera-ekitaldi ospetsua. Nafarroako Foru Komunitateko agintari nagusiek eta unibertsitateko kideek parte hartu dute Sarioko Fernando Remacha ikasgelan egin den ekitaldian. Ekitaldiaren buru izan dira Julio Lafuente López Unibertsitateko errektorea eta Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko lehendakaria.

Inaugurazio-hitzaldia Fernando de la Hucha Celador Nafarroako Unibertsitate Publikoko Finantza eta Zerga Zuzenbideko katedradunak eman du, ondoko izenburuarekin: "Nafarroako Hitzarmen Ekonomikoaren txertaketa Konstituzioan".

Ekitaldian Nafarroako agintari nagusiak eta erakunde ekonomiko eta sozialen ordezkariak izan dira, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kideekin eta beste unibertsitate batzuetako kideekin batera

Ekitaldiaren garapena

zoom Julio Lafuente errektorea, Gobernuko eta Parlamentuko lehendakarien artean.

Julio Lafuente errektorea, Gobernuko eta Parlamentuko lehendakarien artean.

Aurretik Cristina Arroqui Vidaurreta banderaduna zeraman segizio akademikoaren desfilearen ondoren, saioa hasi da Soledad Barber Burusco Unibertsitateko idazkari nagusiak iazko ikasturteari buruzko oroitidazkia irakurrita. Geroago Fernando de la Huchak aurtengo Inaugurazio-hitzaldia eman du, Nafarroak Estatuarekin duen Hitzarmen Ekonomikoa hizpide izan duena. Ekitaldia Julio Lafuente López errektorearen eta Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko lehendakariaren parte-hartzeekin bukatu da.

Ekitaldia alaitu dute Unibertsitateko Abesbatzak eta Bertiz harizko laukoteak. Bien artean interpretatu duten programa Erresuma sartzeko martxarekin hasi da, anonimoa (XVIII. mendekoa). Errepertorioan ere izan dira ondoko pieza hauek: Orra or Goiko eta De colores se visten los campos, biak Fernando Remacharenak, eta Deep Peace, Bill Douglasena. Ekitaldia bukatzeko, Gaudeamus igitur interpretatu da eta segizioa atera da J.S. Bachen Menuet, 2 zenbakidun Suitearena Si minorrean entzunez.


Euskal Herriko eta Nafarroako finantzabide sisteman aditua


Fernando de la Hucha Celador Zuzenbidean lizentziaduna eta doktorea da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Finantza Zuzenbideko irakasle titularra izan da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Konplutentsean, eta 1992tik aurrera diziplina horren katedra betetzen du Nafarroako Unibertsitate Publikoan. De la Huchak beste kargu batzuk ere bete ditu: NUPeko Ekonomia Plangintza, Finantza Kudeaketa eta Estatutu Garapenerako errektoreordea, 1992an, eta Erakundeekiko Koordinazio eta Estatutu Garapenerako errektoreordea, 1994an eta 1995ean.

Ogasunerako Estatu Idazkaritzaren mendeko Zerga Arloko Ikasketen Institutuko kanpoko aholkularia izan da (1987-1992). Gai juridikoei buruzko monografia asko egin ditu; haien artean aipatu behar dira foru lurraldeetako finantzabide sistemei buruzkoak. Fernando de la Hucha Patxi Lópezen Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Saileko kontseilariorde izendatu zuten. Kargu hori arrazoi pertsonalengatik utzi zuen aurten, apirilean, eta Nafarroako Unibertsitate Publikora itzuli zen.
 

El presidente Miguel Sanz charla con Fernando de la Hucha y Juan García Blasco. El presidente Miguel Sanz charla con Fernando de la Hucha y Juan García Blasco.
Imagen de la comunidad académica y del público Imagen de la comunidad académica y del público
En primer término, de izquierda a derecha, José Ignacio Extremiana, vicerrector de la Universidad de La Rioja, Pilar Zaragoza, vicerrectora de la Universidad de Zaragoza, Juan Gracía Blasco, ex rector de la UPNA, y Ángel José Gómez Montoro, rector de la Universidad de Navarra. En primer término, de izquierda a derecha, José Ignacio Extremiana, vicerrector de la Universidad de La Rioja, Pilar Zaragoza, vicerrectora de la Universidad de Zaragoza, Juan Gracía Blasco, ex rector de la UPNA, y Ángel José Gómez Montoro, rector de la Universidad de Navarra.
Intervención del presidente Miguel Sanz. Intervención del presidente Miguel Sanz.
Cuarteto de cuerda Bertiz Cuarteto de cuerda Bertiz
La comitiva académica dentro de la Sala Fernado Remacha La comitiva académica dentro de la Sala Fernado Remacha
La comitiva académica se dirige a la Sala Fernando Remacha La comitiva académica se dirige a la Sala Fernando Remacha
El catedrático Fernando de la Hucha, durante la lectura de la Lección Inaugural. El catedrático Fernando de la Hucha, durante la lectura de la Lección Inaugural.
La secretaria, Soledad Barber, durante la lectura de la memoria. La secretaria, Soledad Barber, durante la lectura de la memoria.
1 / 2
Apertura del curso 2010-2011