Joan eduki nagusira

zoom Zutik, ezkerrerik eskuinera,  María Cildoz, Maite Arbeloa, Álvaro Larumbe, César Díaz de Cerio, Javier Arana, Iñigo Pérez, Unai Zabala, Maite Apesteguía, Ángela Cildoz, Ernesto Limousin eta Xabier Arteta. Makurturik, Ignacio Arenaza eta Jokin Eransus.

Zutik, ezkerrerik eskuinera, María Cildoz, Maite Arbeloa, Álvaro Larumbe, César Díaz de Cerio, Javier Arana, Iñigo Pérez, Unai Zabala, Maite Apesteguía, Ángela Cildoz, Ernesto Limousin eta Xabier Arteta. Makurturik, Ignacio Arenaza eta Jokin Eransus.

ETSIIT-UPNA Racing taldeak prest dauka MotoStudenten lehiatzeko prestatu duen motorra. Izan ere, Moto Engineering Foundation-ek mundu osoko unibertsitateetako taldeen artean sustatu duen erronka da zilindrada txikiko (125 cc 2t) lehiaketarako moto baten prototipoa diseinatzea eta garatzea. Txapelketa urriaren 1, 2 eta 3an egingo da Alcañizen, baina, aldez aurretik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko taldeak bere prototipoa probatuko du Los Arcosen dagoen Nafarroako Lastertasun Zirkuituan.

ETSIIT-UPNA Racing Team taldea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskolako (TIIGMET) ikasle eta irakasle talde batek osatzen du. Karrera Amaierako Proiektutzat hartuko den lan hau egin bitartean, taldeak lehiaketazko motorrak fabrikatzen dituen enpresa gisa jardun du urte luze batez: babesleak bilatu behar izan dituzte, motorraren diseinu grafikoa eta diseinu teknikoa kalkulu prozesuarekin egin dute, eta piezak fabrikatu dituzte. Azken fasea motorra mihiztatzea izan da, eta dagoeneko amaituta dago, lehen saioak Los Arcosen egiteko zain. Zehazki, azken aste hauetan ihes-hodia egokitu dute, karrozeria behin-behinean jarri dute, eta mandoak eta depositoa jartzen ari dira.

Lehiaketa honetan parte hartzen duten taldeak titulazioko azken ikasmailetako ikasleek osatzen dituzte, beren unibertsitateetako irakasle baten edo batzuen tutoretzarekin. ETSIIT-UPNA Racing taldea 17 ikaslek osatzen dute eta horietako batzuk proiektua garatzen parte hartzen ari dira, izena eman ez duten arren. Horrela, hurrengo edizioetarako, Unibertsitateko taldearen jarraipena ahalbidetzen da, eta maila teknikoa handitzea ere bai, hartutako esperientziari esker.

Bestalde, tutoreak dira César Díaz de Cerio, Ibilgailuen Osagai eta Sistemetako eta Motozikleten Ingeniaritzako irakaslea, eta José Sancho Rodríguez, Automozio Ingeniaritza, Garraioaren Ingeniaritza, Motozikleten Ingeniaritza eta Material Konposatuetako irakaslea, besteak beste.

ETSIIT-UPNA Racing taldeak guztira hamar babesle eta bost erakunde laguntzaile izan ditu proiektu honetarako, eta horien artean motorrekin, finantza zerbitzuekin, eta material metalikoekin lotutako enpresak edo erakunde publikoak daude.

Iritsi da lehiaketa

Moto Student lehiaketak 18 hilabetetako iraupena du eta lehiaketazko motoziklismo talde baten egoera erreala sortu behar izan da: taldearen beraren osaera, bilatzea kanpoko laguntzak, teknikoak eta ekonomikoak, eta abar. Aldi hori gainditu denean, hurrengo urratsa motorraren diseinua egitea izan da, teknika eta antolamenduzko arautegi bat zorrotz beteta, eta antolamenduak ezarritako epeen barruan. Era berean, taldea babesleek bere esku utzitako baliabideetara mugatu behar izan da.

Diseinua egin ondoren, taldeek prototipoa eraiki dute hautaturiko osagai komertzialak sartuz eta proiektua epaimahai baten aurrean defenditu dute (diseinua, analisia eta kalkulu teknikoak, fabrikazio sistemak, kostuak...). Hemendik aurrera, antolamendukoen saioen aldia dator, eta horretan, txasisaren erresistentzia, frenatzea, ihes-gasak, azelerazioa, maniobratzeko gaitasuna, egonkortasuna eta lastertasun gorena bezalako gaiak neurtuko dira. Azkenik, urriaren 1, 2 eta 3rako programatuta dagoen txapelketa egingo da Alcañizko zirkuituan (nazioko aldian), eta hor, antolamendukoek hautatutako sustapen mailako gidariek gidatutako dituzte motorrak.

Moto Student lehiaketa Moto Engineering Foundation fundazioak sustatzen du, eta honako hauek osatzen dute: Dorna Sports, Aragoako Gobernua, Bi Gurpiletako Sektoreko Enpresen Nazioko Elkartea (ANESDOR), Ciudad del Motor de Aragón, Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusia, Zaragozako Unibertsitatea eta Aragoako Motoziklismo Federazioa.

Taldeko kideak hauexek dira: Álvaro Larumbe Valencia, Xabier Arteta Erviti, Ibai Irigoien Ulayar, Ernesto Limousin Aranzabal, Ignacio Arenaza Borja, Unai Zabala Versteeg, Maite Apesteguía Amorena, Maite Arbeloa Murillo, Ángela Cildoz Guembe, María Cildoz Guembe, Iria Coba Antón, Miguel Ángel Urguelles, Iñaki Larrayoz, Íñigo Perez Celay, Javier Ramírez Canseco, Javier Arana Santamaría eta Jokin Eransus Soba.

Irakasleak: César Díaz de Cerio García eta José Sancho Rodríguez.

Babesleak: Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa, Nafarroako Rural Kutxa, Circuito de Navarra, Asesoría Zabala, Industrias Metálicas Grupo IMCA, Elara Ingenieros, Ferretería Irigaray, Talleres Mutilva, Kukuxumusu eta Tagomedia.

Laguntzaileak: Donapea Institutua, Vidal Racing, INA-FAG, Lubricantes SIL eta Cadenas IRIS.