Nafarroako Unibertsitate Publikoak Irakurketa Talde bat sortu du unibertsitateko kide guztiei eta ikasle ohiei zuzendua. NUPeko Kultura Jardueren Atalak abian jarri du Taldea. Begoña Espoz Gonzálezek koordinatuko du eta hilabete bakoitzaren lehen asteazkenean bilduko da liburutegian. Lehen ziklo honetarako “Liburu artean bidaiatuz” izenburua hautatu da, eta zikloak lau irakurketa biltzen ditu. “Historia de un abrigo” Soledad Puértolasena, “Bilbao-New York-Bilbao”, Kirmen Uriberena, “Ikustezina”, Paul Austerrena, eta “L'élegance du hérisson”, Mauriel Barbery-rena irakurriko dira.
Irakurriko den lehen liburua “Historia de un abrigo” da, eta Soledad Puértolas liburuaren egilearekin topaketa egingo da urriaren 5ean Arrosadiko campusean. Liburu hau gurutzatzen diren bizitza batzuen kontakizunez osatzen da. Beroki baten bilaketatik abiatzen da istorioa eta, estilo zinematografikoaren bidez, bakardadean, inkomunikazioan, eta norberaren bilaketan sakontzen du. Soledad Puértolas aragoiar idazleak Planeta saria eskuratu zuen 1989an “Queda la noche” liburuarekin. Hogei bat eleberri idatzi ditu eta bere ipuinak hainbat antologiatan argitaratu dira.
NUPeko Irakurketa Taldean parte hartzea doakoa da eta interesdunak liburutegiko batzar-gelan irailaren 16an egingo den informazio saio batera joan ahalko dira. Leku-kopuru gehienekoa 15 da eta parte hartzen duten ikasleek hautaketa libreko bi kreditu eskuratuko dituzte diplomatura edo lizentziatura ikasketak egiten ari badira, eta aukerako kreditu bat, graduko ikasleak badira.
Zikloari buruzko argibideak jaso eta matrikula egin ahalko dira Kultura Jardueren bulegoan, Ikasgelategiko 19. gelan, edo honako helbide elektroniko honetan: clubdelectura@unavarra.es edo honako webgune honetan: www1.unavarra.es/cultura