Joan eduki nagusira

zoom Industria Teknologietako Ingeniaritzako eta Ingeniaritza Elektromekanikoko Graduetako ikasleak argibideak entzuten

Industria Teknologietako Ingeniaritzako eta Ingeniaritza Elektromekanikoko Graduetako ikasleak argibideak entzuten

Graduko lehen ikasmailako 2.000 inguru ikaslek hasi dute gaur, irailaren 3an, Nafarroako Unibertsitate Publikoko 2010-11 ikasturtea, Arrosadiko eta Tuterako campusetan izan den Harrera Egiteko Egunarekin. Datorren ikasturteko lehen seihilekoan matrikulatutako gainerako ikasleak irailaren 6an, astelehenean, hasiko dituzte eskolak. Horrela, abian jarriko da NUPek 2010-11 ikasturterako onetsitako egutegi berria, irakaskuntza guztiak Europako Unibertsitate Eremura (EUE) egokituta emango direla.

Graduko ikasle berriei Harrera Egiteko Eguna, goizeko bederatzietatik aurrera garatu da Arrosadiko campusean eta Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan, horietan 14 Gradu emango baitira, eta, Tuterako campusean, non Fisioterapia eta Diseinu Mekanikoko Ingeniaritza Graduak emango baitira.

Saioak hasteko, titulazio bakoitzaren arduradunek aurkezpena egin dute, ikasleei informazioa emateko Unibertsitateari buruz eta hasi behar duten Graduko ikasketa planari buruz. Ikasle bakoitzak karpeta bat jaso du, barruan informazioa dakarrena matrikulatu duten titulazioari, unibertsitate-txartelari edo iraupen arauei buruz. Era berean irakaskuntza egutegia, agenda bat, liburutegiari buruzko informazioa eta kultura jardueren eskaintza eman zaizkie.

Eguna bukatzeko bisita egin dute instalazioetara, Arrosadiko campusean, Barañaingo etorbideko Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan, eta Tuterako campusean. Horrela, graduko ikasle berriak ezagutu dituzte, besteak beste, Ikasgelategia, sailetako eraikinak eta Liburutegia.

Irakaskuntza egutegi berria

zoom Tuterako campuseko ikasle talde bat instalakuntzetara eginiko bisitan

Tuterako campuseko ikasle talde bat instalakuntzetara eginiko bisitan

NUPek ikasturte honetarako EUEra egokitutako 16 Gradu titulazio eskaintzen ditu guztira. Horietako bi joan den 2009-10 ikasturtean ematen hasi ziren (Haur Hezkuntzako Irakaslea eta Lehen Hezkuntzako Irakaslea). Gradu ikasketa berrien irakaskuntza egutegia seihilekotan egituratzen da, eta haietako lehena heldu den irailaren 3an hasiko da, -Irakasle graduetako bigarren mailakoentzat irailaren 6an- eta urtarrilaren 26an amaituko da. Bigarrena 2011ko otsailaren 7tik ekainaren 17ra bitartean emango da. Lehen seihilekoan aukerako ebaluaziorako aldia 2011ko urtarrilaren 7tik 22ra izango da, eta bigarrena ekainaren 6tik 18ra finkatu da.

Bestalde, antzinako planeko titulazioak (lizentziaturak eta diplomaturak) egiten ari diren ikasleentzako egitura lauhilekoetakoa izango da, lehen bezala. Lehenbizikoa 2010eko irailaren 6an hasi eta abenduaren 23an amaituko da. Lehen lauhileko honetako azterketa aldia urtarrilaren 7tik 26ra izango da. Bestalde, bigarren lauhilekoa 2011ko urtarrilaren 27tik maiatzaren 18ra bitartean emango da, eta azterketak maiatzaren 19tik ekainaren 4ra bitartean egingo dira. Azterketetarako aparteko deialdia ekainaren 20tik uztailaren 2ra aurreikusten da.
 

Visita a las instalaciones deportivas. Campus de Arrosadia. Visita a las instalaciones deportivas. Campus de Arrosadia.
Visita al campus de Arrosadia. Visita al campus de Arrosadia.
Alumnos de ingeniería. Campus de Tudela Alumnos de ingeniería. Campus de Tudela
Los nuevos alumnos en la Biblioteca. Campus de Arrosadia Los nuevos alumnos en la Biblioteca. Campus de Arrosadia
Un profesor dirige explicaciones a los nuevos alumnos de grado. Campus de Arrosadia Un profesor dirige explicaciones a los nuevos alumnos de grado. Campus de Arrosadia
Alumnas y alumnos de Fisioterapia. Campus de Tudela. Alumnas y alumnos de Fisioterapia. Campus de Tudela.
1 / 2