Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, bihar, asteartean, uztailaren 20an, eta asteazkenean, hilaren 21ean, aurreinskripziorako beste epe bat irekiko du, ikaspostuak oraindik bete gabe dituzten Gradu titulazioetarako. Ohiz kanpoko aurreinskripzio hau Interneten bidez egin ahalko da NUPen (www.unavarra.es) webgunean. Unibertsitatean Sartzeko Probak uztaileko deialdian gainditu dituzten eta aukeratutako titulazioak aldatu nahi dituzten ikasleei zuzenduta dago.

Irakaskuntza egutegia aldatu denez eta ohiz kanpoko hautaprobak irailetik uztailera aurreratu direnez gero, aurreinskripzio hau egiten denean, irailaren 16an argitaratutako lehen zerrendan onartutako ikasleek, artean matrikula egin gabe dutela egin beharko da. Zerrenda horretan daudenek NUPen matrikulatu ahalko dira uztailaren 22 eta 23an.

Unibertsitateak behin-behineko atalase notak argitaratu ditu uztailaren 16an, orientabide moduan, aurreinskripzioa aldatu nahi duten ikasleek, 2010-11 ikasturterako eskainitako 16 Gradu titulazioetan egon den ikaspostu eskaera ikusi ahal dezaten. Nota horiek Unibertsitatearen webgunearen Ikasketen ataleko iragarki oholean kontsulta daitezke.

Ohiz kanpoko aurreinskripzio honetan onartu direnen zerrenda heldu den abuztuaren 3an argitaratuko da eta aurreko bi zerrendetan (uztailaren 16koan eta 28koan) onartutakoen matrikulazioaren arabera aldatuko da, hautaprobak ekainean gainditu zituzten ikasleek hartzen baitituzte ikaspostuak horietan.