Joan eduki nagusira

zoom ikasleak Unibertsitateko Liburutegian

ikasleak Unibertsitateko Liburutegian

Gaur ostiralean, uztailaren 16an Nafarroako Unibertsitate Publikoak aditzera eman du Graduko titulazioetara onartutako ikasle berrien zerrenda, 2010-2011 ikasturterako. Lehen sehilekorako matrikula interneten bidez egingo da, Unibertsitatearen webgunea (www.unavarra.es) erabiliz, uztailaren 22ko 8:30etik uztailaren 23ko 14:00ak arte, etenik gabe.

Interneteko sarbiderik ez duenak, automatrikula Iruñeko Arrosadiko canmpusean egin dezake, Ikasgelategiko 017. ikasgelan, beheko solairuan, aurretik aipatu egunetan, 8:30etik 14:00etara.

Automatrikula egiterakoan sor daitekeen edozein zalantza argitzeko, ikasleek mezu elektroniko bat bidal dezakete ondoko helbide honetara: automatricula@unavarra.es. Era berean, Ikasleentzako Argibide Bulegora deitu ahal dute, 948 168 411 eta 948 169 096 telefonoetara.

Aurreinskripzioa egin duten ikasleek jada jaso dute etxean eskutitz bat, eskatutako dokumentazioa bidaltzeko matrikularen gutun-azala eta automatrikula Interneten bidez egiteko beharrezkoa den pasahitza dituena.

Graduko titulazioetara onartutakoen zerrendaren aurkako erreklamazioak, uztailaren 19tik 21era arte aurkeztu ahal dira.

Matrikulaziorako aipatu bi egunak iragan ondoren, Unibertsitateak aditzera emango du, uztailaren 28an, onartuen bigarren zerrenda. Horiek biharamunean egin ahalko dute matrikula, alegia, uztailaren 29an.

Datorren ikasturterako ikaspostuen eskaintza

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, guztira, 1.860 ikaspostu eskaintzen ditu Graduko 16 titulaziotan banaturik, haietatik bi Tuterako Campusean (Fisioterapia eta Diseinu Mekanikoko Ingeniaritza). Horiei gehitzen zaizkie sarrera berriko 215 ikaspostu, Europako Unibertsitate Eremura egokitu ez diren eta iraungitze prozesuan dauden zazpi lizentziatura eta goi mailako ingeniaritzetako 2. zikloetara sartzeko. Ondoko ingeniaritza hauek dira: Nekazaritza, Industria, Telekomunikazioa eta Informatika, eta hiru lizentziatura hauek: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza, Ekonomia eta Soziologia.

Ikasturte honen berritasuna da titulazioak erabat egokitu direla Europako Unibertsitate Eremura, Graduko 14 titulazio berri eskaitzen baitira, aurreko ikasturtean abian jarri ziren Graduko lehen bi ikasketei (Haur Ezkuntzari eta Lehen Hezkuntzari) gehitzen zaizkienak.