

Ezkerretik eskuinera: Adelina ahizpa (Solidaridad), Margarita (Hospital Anzaldo), Puy Zudaire (NUP), Pietro Gamba (Anzaldoko ospitaleko zuzendaria), Saray Jiménez (NUP), Edurne Gutiérrez (NUP) eta Raquel Pérez NUP) eta Mª Teresa Reyes de Cornejo (UMSSko Erizaintzako Fakultateko zuzendaria)
Erizaintzako Diplomaturako 2. ikasmailako lau ikasle praktikak egiten ari dira Bolivian, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Prestakuntza Solidariorako programaren bitartez. Lau ikasle horiek, María Puy Zudaire Martínez, Raquel Pérez Tambo, Saray Jiménez Álava eta Edurne Gutiérrez Ansoain, ekainaren hasieratik daude Bolivian. Latinoamerikako herrialde horretan irailera arte egongo dira.
Proiektu hori ahalbidetu duen lankidetza-hitzarmena Nafarroako Unibertsitate Publikoak sinatu du Cochabambako (Bolivia) Universidad Mayor de San Simón (UMSS) izenekoaren Erizaintza Fakultatearekin eta Anzaldoko Asociación Humanitaria Pietro Gamba elkartearekin eta Solidaridad GKErekin.
Ikasle horietatik bi, Pietro Gamba María Puy Zudaire Martínez eta Raquel Pérez Tambo, Pietro Gamba de Anzaldo ospitalean egiten ari dira praktikak, eta Saray Jiménez Álava eta Edurne Gutiérrez Ansoain Solidaridad GKErekin ari dira egiten. Erakunde honek hainbat programa ditu osasuneko aurrezaintzarako eta laguntzarako, herri horretako entitate batzuen lankidetzarekin.
Beste alde batetik, hitzarmenean jasotzen denaren arabera, Universidad San Simón delakoaren Erizaintzako Fakultateak du praktiken tutoretza egiteko ardura. Programa osatzeko Erizaintzako Fakultateko irakasle boliviarrak NUPen egingo dituzte egonaldiak, prestakuntza, ikerketa edo birziklatze lanak egiteko.
Garapenerako lankidetzaren arloko praktika profesionalen programa hau aurten hasi da Cochabamban, eta NUPek asmoa du datozen urteetan jarraitzeko, Universidad Mayor de San Simón delakoarekin hitzarmen gehiago eginez.
Elkartasunaren eta lankidetzaren sustapena
Prestakuntza Solidarioa izenekoa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren programa berekia da, hainbat titulaziotako ikasleen lekualdaketa kudeatzen duena, Hirugarren Mundua deitzen den horretako herrialde batzuetan lankidetza proiektuetan hasteko. Proiektua, Nafarroako Gobernuarekin batera finantzaturik, lankidetzan gauzatzen da, proiektuen xede diren herrialdeetako unibertsitate batzuekin, Gobernuz Kanpoko Garapenerako Erakunde batzuekin eta Lankidetzarako Nazioarteko beste agentzia batzuekin.
Programa honekin, proiektuen helburu diren gizarte-egoera ahuleko populazioen baldintza sozio-ekonomikoak hobetu nahi ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoak, eta, gainera, dauzkan ikasleen artean elkartasuna eta garapenerako lankidetzaren balioak sustatu, eta, aldi berean, lanbide prestakuntza praktikoa eman nahi die nazioarteko lankidetzan.