Joan eduki nagusira

zoom Errektoreordeak bileran.

Errektoreordeak bileran.

G-9 Taldeko unibertsitateetako Kiroleetarako errektoreordeak bildu dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan. G9 Taldea diru-irabazi asmorik gabeko elkartea da, 1997an sortua, eta bere kideak unibertsitate publiko bakarrak dira dagozkien autonomia erkidegoetan. Bilera bi saiotan egin da, gaur eguerdian bukatu da, eta bilera horretan parte hartu dute Camino Oslé Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gizarte eta Kultura Proiekziorako errektoreordeak, Martin Gil Kirol Ataleko buruak eta José María Echeverría Kirol Bulegoko teknikariak. Julio Lafuente NUPeko errektoreak agur egin zien G-9 Taldeko unibertsitateen ordezkaritzei atzoko inaugurazio-saioan.

Gai hauek aztertu dira bileran: unibertsitateen kirol politika, Espainiako Unibertsitate Txapelketak, G-9 taldeak antolatzen dituen torneoak, eta gradu berrietako ikasleek lor ditzaketen aukerako kredituak kirola egiteagatik.

Julio Lafuente NUPeko errektoreak ardura hartu zuen Unibertsitateen G-9 Taldeko lehendakaritzan aritzeko 2010eko lehen seihilekoan. Lehendakaritza txandakakoa da, eta bere eginkizunak dira, besteak beste, errektoreen Batzar Orokorraren eta Batzorde Iraunkorraren bileretarako deia egitea, bileren buru izatea eta eguneko aztergaiak ezartzea, Batzar Orokorraren eta Batzorde Iraunkorraren erabakiak betearaztea eta haien jarraipena egitea, eta organo horiei proposamenak egitea. Joan den apirilean G-9 taldeko Nazioarteko Harremanetarako errektoreordeek beste bilera bat egin zuten NUPeko Arrosadiko Campusean.

Unibertsitateen 9 Taldea (G-9), Espainiako unibertsitate-arteko talde handiena da, hala ikasle kopuruagatik (200.000 baino gehiago), nola elkarren arteko proiektu kopuruagatik ere. Hauek dira taldea osatzen duten unibertsitateak: Kantabriakoa, Gaztela-Mantxakoa, Extremadurakoa, Balear Uharteetakoa, Errioxakoa, Oviedokoa, Euskal Autonomia Erkidegokoa, Nafarroako Publikoa eta Zaragozakoa.