Joan eduki nagusira

zoom Ezkerretik eskuinera, Javier Merino, Julio Lafuente eta Juan Antonio Sagardoy.

Ezkerretik eskuinera, Javier Merino, Julio Lafuente eta Juan Antonio Sagardoy.

Julio Lafuente Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak amaiera eman dio gaur, asteazkenean, maiatzaren 5ean, Enpresa Berrikuntzarako XV. Mintegiari. Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren bidez antolatzen duen ekimen horretan ia hogeita hamar ikaslek hartu dute parte. Amaiera-ekitaldia 12:30ean izan da, Gurbitzak eraikineko Nicolas de Oresme aretoan. Juan Antonio Sagardoy, bertan parte hartu duena, Madrileko Unibertsitate Konplutentseko Lan Zuzenbideko katedraduna da, Sagardoy Abogados taldeko burua eta Nafarroako Gobernuak berriki saritu du Karlos III.a Noblearen Gurutzearekin.

Enpresa Berrikuntzarako Mintegiak Nafarroako Berrikuntza eta Enpresen Europar Zentroa (CEIN) erakundearen lankidetza du, eta haren xedea da ikasleengan berrikuntzarako jarrerak eta ekiteko gaitasuna indartzea eta sustatzea.

Amaiera-ekitaldia hasteko aukezpen bat egin du Francisco Javier Merinok, NUPeko Enpresen Kudeaketa Saileko irakasle titularra eta mintegiko irakaskuntza-zuzendaria denak. Ondotik, Juan Antonio Sagardoyren “Oinarrizko eskubideak eta lanaren zuzenbidea” izeneko hitzaldia izan da, eta ondotik diplomak eman dizkiete mintegiko partehartzaileei.

zoom Parte hartu duten ikasleak, agintariekin batera

Parte hartu duten ikasleak, agintariekin batera

Ekitaldi honetan, halaber, Guillermo Barbadillok, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Industria Ingeniaritzako ikasleak, CEINen aldetik jaso du Mini-Erronkak lehiaketako saria. Lehiaketa hori Unibertsitateko Aste Ekintzailearen IV. Edizioan programatutako jardueretako bat zen. Ekitaldia bukatzeko Julio Lafuente errektoreak hartu du hitza.

Hitzaldiak profesionalekin eta sormen lantegiak

Enpresa Berrikuntzarako XV. Mintegiko programan bost hitzaldi izan dira, entzute handiko bost profesionalek emanak beraien ibilaldi arrakastatsuaren gakoak eskaintzeko, sormen lantegi bat, negozio-ideiak sortzeko, eta amaierako lan bat, taldeka egina. Ondoko hauek izan dira hizlariak: Michel Iturralde, Grupo Sunsundeguiko enpresako zuzendari nagusia, Javier Mellado eta Julián Palacios, Daris enpresako bazkide sortzaileak, María Jesús Osés Barrios, BONSER Iniciativas de Gestión S.L.ko zuzendari nagusia, Michel Grijalba, Industria Plangintzako kudeatzailea Volswagen enpresan eta Juan Antonio Sagardoy, Madrileko Unibertsitate Konplutentseko Lan Zuzenbideko katedraduna eta Sagardoy Abogados taldeko burua.

Mintegia zuzendu zaie Nafarroako Unibertsitate Publikoko titulazioetako azken ikasturteetan dauden ikasleei, eta haien hautaketa egiteko ondoko alderdi hauek hartu dira kontuan: aurkeztu duten proeiktu profesionala, hizkuntzak menderatzea, nazioarteko mugikortasunerako proiektuetan parte hartu izana eta ekimen zein lidergorako gaitasuna.