Munduko hainbat unibertsitatetako irakasleek Nafarroako Unibertsitate Publikoan antolatutako mahai-inguru batean parte hartu dute gaur asteazkenean, eta bertara 50 lagunetik goiti hurbildu dira. “Euskara munduan” lelopean, NUPeko Hizkuntza Plangintza Sailak antolatutako ekitaldi hau Ada Byron Aretoan egin da (Arteak Eraikina). Mahai-ingurua baino lehen, Txus Pintor Irakaskuntza errektore-ordeak harrera bat egin die aipatu irakasleei.
Mahai-inguruko parte-hartzaileak honako hauek izan dira: Hiromi Yoshida, Tokioko (Japonia) Waseda Unibertsitateko irakaslea; Hanna Lantto, Helsinkiko (Finlandia) Unibertsitateko irakaslea; Rosana Entizne, Bahía Blancako (Argentina) Unibertsitateko irakaslea; Madrileko Unibertsitate Konplutentseko irakaslea; eta Lorea Bilbao, Bilboko Begoñako Andra Mari irakasletzako
Unibertsitate Eskolako irakaslea, eta moderatzailea mahai-inguru honetan. Ekitaldiaren aurkezpena Pablo Sotes NUPeko Hizkuntza Plangintza Saileko zuzendariak egin du.
Mahai-inguru euskara hutsean izan da eta irakasle bakoitzak haren herrietan eta euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzari lotuta bizi izan dituen esperientzia akademiko eta pertsonalak azaldu ditu.