Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate-Gizarte Fundazioak datorren astelehenean, apirilaren 12an, irekiko du izena emateko epea, 2010eko ekainaren deialdian DELF-DALF frantseseko diplomak, Frantziako Hezkuntza Ministerioarenak, eskuratzeko. Izena maiatzaren 7ra arte eman daiteke, NUPeko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian, Sario eraikinean baitago.

DELF (Diplôme d'études de langue française) eta DALF (Diplôme approfondi de langue française), 154 herrialdetan ezarrita daudenak, Frantziako Hizkuntza Ministerioaren frantseseko diploma ofizialak dira. Europako Kontseiluaren Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren 6 mailei dagozkie (A1etik C2ra artekoei). Hitzarmenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoa Azterketa Zentroa da diploma horietarako, 2007ko apirilaren geroztik.

Datorren deialdiko azterketa idatziak ekainaren 1etik 5era egingo dira, eta ondoko maila hauetarako probak izango dituzte: DELF Junior A1, DELF A1, DELF Junior A2, DELF A2, DELF Junior B1, DELF B1, DELF Junior B2, DELF B2, DALF C1 eta DALF C2.

Ahozko probarako, azterketa zentroak banakako deialdi ofiziala ezarriko du, izangai bakoitzak idatziz jasoko duena.

Interesa dutenek informazio gehiago lortu ahal dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiko idazkaritzan, 9:00etatik 19:00etara, edo ikastegi horren web-orrialdean: http://www1.unavarra.es/centroidiomas/examenes-oficiales/centro-examinador-oficial