Joan eduki nagusira

Motor termikoen laborategira egindako bisitaldiaren irudi bat.600 lagunetik gora etorri ziren joan den larunbat honetan, martxoaren 27an, Nafarroako Unibertsitate Publikoak egindako Ateak Zabaltzeko azken Egunera. Kasu honetan, 2010-11 ikasturteko Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko eta Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko titulazio berriak aurkeztea izan da helburua.

Honako aurkezpen ekitaldiak hurrengo ikasturtean unibertsitatean sartu nahi duten Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat dira, Europako Unibertsitate Eremura egokitutako titulazio guztiak abian jarriko baitira.

Lehenengo hitzaldia 10:00etan egin zen Olibondoak eraikineko Gradu Aretoan, eta bertan Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoak (NIGMETek) Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Gradua aurkeztu zuen. Ekitaldian izan ziren, besteak beste, Javier Casalí Ikasleen Gaietarako eta Nazioarteko Harremanetarako errektoreordea, Ana Arana NIGMETeko zuzendaria, Patricia Yanguas zuzendariordea, eta Joaquín González Latorre idazkaria.

11:30ean hasi zen, Ikasgelategiko 09. ikasgelan, Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko titulazioen aurkezpena. Alfonso Carlosena Ikerketa errektoreordeak, Ignacio Matías Eskolako zuzendariak, eta Pablo Sanchís eta Antonio López zuzendariordeak izan ziren ekitaldiaren buruak. Ekitaldi horretan, honako titulazio hauek aurkeztu ziren: Industria Teknologietako Ingeniaritza Gradua; Ingeniaritza Elektromekanikoko Gradua (Mekanika, Elektrizitate eta Industria Elektronika espezialitateak); Ingeniaritza Gradua Diseinu Mekanikoan (Tuterako campusa);Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritza Gradua (Telek

zoom Ikasle eta ahaide talde batek bisitaldia egin du Nekazaritza Eskolaren instalazioetara.

Ikasle eta ahaide talde batek bisitaldia egin du Nekazaritza Eskolaren instalazioetara.

omunikazio Sistemak, Ikus-entzunezko eta Multimedia Sistemak, eta Telematika eta Sistema Elektronikoak espezialitateak) eta Informatikako Ingeniaritza Gradua.

Aurkezpen saioak bukatu eta gero, etorritakoek bisita gidatua egin ahal izan zuten Unibertsitateko instalazioetan barna, esate baterako, campusean, liburutegian, kirol instalazioetan eta Urkiak egoitzan.

Hirugarren Eguna eta Aurreinskripzioa egiteko astea

Larunbateko saioarekin, NUPek amaiera eman die hurrengo ikasturteko irakaskuntza-eskaintza aurkezteko antolatu diren Ateak Zabaltzeko Egunei. Lehenengoa martxoaren 6an egin zen Tuteran, bigarrena martxoaren 13an, Arrosadiko Campusean eta, hirugarrena, joan den larunbatean, Iruñean era berean. Ateak Zabaltzeko Egunak Aurreinskripzio Astea baino pixka bat lehentxeago egiten dira. Aurreinskripzio egunak apirilaren 19tik eta 22ra artekoak izango dira.