Joan eduki nagusira

zoom Ezkerretik eskuinera, Alfonso Carlosena, Julio Lafuente eta Koldo Aiestaran, Mikel Urmenetak bideo baten bidez New Yorketik hitz egiten duelarik

Ezkerretik eskuinera, Alfonso Carlosena, Julio Lafuente eta Koldo Aiestaran, Mikel Urmenetak bideo baten bidez New Yorketik hitz egiten duelarik

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Kukuxumusu enpresak esparru-hitzarmena sinatu dute haien harremanak areagotzeko irudi korporatiboaren, komunikazioaren eta marketin instituzionalaren arloetan, bi erakundeen aldeko sinergiak, bereziki nazioarteko arloan, sustatu nahian. Hitzarmen hori Nazioarteko Bikaintasun Campusaren barnean kokatzen da, hau da, Hezkuntza Ministerioak bultzatzen duen programaren barnean, eta NUPen parte hatzen du bertan. Haren helburua da irakaskuntzako eta zientziako ingurune ekintzaileak eta berritzaileak sortzea, nazioartean ikusgarritasun handia lortzeko.
Lankidetzarako esparru-hitzarmen horren ondorioz Kukuxumusuk logotipo bat diseinatu du, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Nazioarteko Bikaintasun Campusaren proiektuan erakundearen irudi gisa erabiliko duena. Kukuxumusuk NUPen alde lagatu ditu logotipo horren ustiapen eskubide guztiak, hura erabili ahal izateko erakundearen eta bere produktu eta zerbitzuen irudi identifikatzaile gisa. Logotipoak oinez dabilen garun bat erakusten du, bizirik eta mugitzen ari dela.

Esparru hitzarmenak gaur, asteartean, martxoaren 23an, sinatu dute Julio Lafuente Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak eta Koldo Aiestaran Kukuxumusuko zuzendari nagusiak. Ekitaldian, halaber, Alfonso Carlosena Ikerketarako errektoreordea egon da. Beste alde batetik, Mikel Urmenetak, Kukuxumusuko zuzendari sortzaileak, New Yorketik hartu du parte, grabatutako bideo baten bidez.

NUPek eta Kukuxumusuk, lankidetza egin dute, lehenagotik, marka korporatiboa daramaten produktu batzuk, Unibersitateak erakundea sustatzeko material gisa banatzen dituenak, diseinatu eta sortzeko. Hitzarmen honen bidez bi erakundeek elkarren arteko harremanak areagotu nahi dituzte, denboran iraunkorragoak diren beste bide eta ereduen bitartez, helburu ausartagoekin eta emaitzen hedapen eta proiekzio handiagoekin.

Lankidetza horren ardatza irudi korporatiboaren, komunikazioaren eta marketin instituzionalaren arloak izango dira, Nafarroako Unibertsitate Publikoarentzat irudi berezi eta singularra lortzeko, Nazioarteko Bikaintasun Campusaren proiektuaren barnean. Hitzarmenean zehazten denez, bai NUPek bai Kukuxumusuk ere, ekintzak sustatuko dituzte bi erakundeen aldeko sinergiak bultzatzeko, bereziki nazioarteko arloan, bakoitzak bere jarduketa eremuan duen lidergoa indartuz.

Era berean, hitzarmenean aurreikusten da Kukuxumusuko profesionalek hitzaldiak eta mintegiak ematea, diseinu grafikoari, teknologia berrietan informazioa kudeatzeari eta marka kudeatzeari eta sortzeari buruz. Hitzarmen honen ondorioz garatutako ekintza horietako batzuk Unibertsitatearen Bikaintasun Campusaren proiektuan sartuko dira, berezko marka bereizgarri berritzailea irudikatzeko, marketinaren eta diseinuaren arloetan.

Abian doan garuna

Kukuxumusuk NUPerentzat diseinatu duen logotipoan garun bat agertzen da, bizirik eta oinez doana. Egileek lotu nahi izan dute unibeertsitatearen kontzeptua etengabeko eboluzioan dagoen ezagutzaren kontzeptuarekin. Logotipoaren estiloa Kukuxumusurena da oso, tinta lau batean egina, gorri kolorean eta, beraz, oso erraza aplikatu, interpretatu eta irakurtzeko.
Kukuxumusu 1989ko Sanferminetan sortu zen. Hiru adiskide –Mikel Urmeneta, Koldo Aiestaran eta Gonzalo Domínguez- asmo batekin bildu ziren, ehunetan eta jantzi-osagarrietan kalitatezko estetika modernoa ateratzea, beraien adierazpen artistiko guztiz berezien alderdi dibertigarrian oinarritua. Handik hogei urtera, Kukuxumusu enpresa lider finkatua da markaren diseinuan eta sotzean. Bere ezaugarriak sormena, berezko estiloa eta izaera berritzaile eta modernoa dira.

Kukuxumusuk hasieran zuen toki izaera gainditu du eta, orain, bere kamiseta bildumak 1.000tik gorako saltokitan merkaturatzen ditu eta munduko 98 herrialdetan ditu lizentziapeko produktu asko. Enpresak 105 langile ditu, eta Nafarroako enpresen artean nazioartean gehien agertzen diernetako bat da, hainbat sektoretan kolaboratzaileen sare bat eratu baitu.