Joan eduki nagusira

zoom Ezkerretik eskuinera, Inés García, Javier Casalí, Camino Oslé eta Alejandro Antón

Ezkerretik eskuinera, Inés García, Javier Casalí, Camino Oslé eta Alejandro Antón

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Elkartasun Astea egingo du martxoaren 22tik 26ra bitartean. Zortzigarren edizio hau pobreziaren eta gizarte bazterketaren aurkako borrokari buruzkoa izango da. Ekimenerako, lankidetzan ari dira sei GKE eta gizarte-erakunde, eta haien artean dago, lehenbiziko aldiz, Medicus Mundi. Programan ia hogeita hamar jarduera daude: hitzaldiak, lantegiak, erakusketak, sentsibilizazio jarduerak eta elkartasun topaketa bat, martxoaren 25ean. Bertan, GKEak eta erakundeak NUPera etorriko dira haien lana azaltzeko. Iaz bezala, mintegi, hitzaldi eta lantegietako batzuk irakastorduetan egingo dira, ikasleedako irakaskuntza-jarduera gisa.

Elkartasun Astearen edukia gaur aurkeztu dute Camino Oslé Guerendiáin Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte eta Kultura Proiekziorako errektoreordeak eta Javier Casalí Ikasleen Gaietarako eta Nazioarteko Harremanetarako errektoreordeak. Haiekin batera parte hartzen duten GKEen bi ordezkari egon dira.

Elkartasun Astea Unibertsitateko zerbitzu batzuek antolatu dute ondoko GKE hauen lankidetzarekin: Setem Nafarroa, Mugarik Gabe Nafarroa, Fundación Secretariado Gitano, Bakearen Aldeko Lankidetza Batzarra, Mugarik Gabeko Ingeniaritza eta, lehenbiziko aldiz, Medicus Mundi.

Guztira, 15 hitzaldi eta lantegi programatu dira. Haietan honako gai hauek aztertuko dira, besteak beste: bidezko merkataritza, dezelerazio ekonomikoa, enplegu zentro berezien egoera, borondatezko ekintzaren alorrak edo gizarte bazterketan geratzeko arriskua duten kolektiboak. Hitzaldiak jendearentzat zabalik egongo dira eta irakastorduetan emango dira, elkartasunaren gaia titulazioetan sartzeko irakaskuntzako eduki gisa. Horretarako, Garapenerako Lankidetzarako Arloak eta Gizarte Ekintzarako Unitateak definitu dituzte edukiak, eta horietan interes handiena izango duten titulazioak. Gehienetan, saioak GKEek emango dituzte, baina zenbait kasutan, NUPek bultzatzen dituen prestakuntza solidarioko proiektuetan parte hartzen duten ikasleen eskura egongo da. Hitzaldi batzuk Tuterako campusean eskainiko dira.

Elkartasun topaketa

Elkartasun Topaketa ostegunean, martxoaren 25ean, egingo da, 11.00etatik 18:00etara, Ikasgelategiaren eta Liburutegiaren artean. Leku horretan elkarteen, gizarte mugimenduen eta GKEen ordezkariek erakustokiak jarriko dituzte, sentsibilizazio eta prestakuntza jarduerak egingo dituzte eta haien lana ezagutaraziko dute. Programako jardueren artean aipatu behar dira jendaurreko horma-irudi bat, Artamugarriak kolektiboak egingo duena, eta elkartasun gymkhana bat, NUPeko Unibertsitate Osasungarriaren aldeko Planeko osasun-eragileen eskutik.

Edizio honen berritasun bat izango da sukaldaritza lantegi bat, bidezko merataritzako produktuekin. Sentsibilizazio jarduera hori, Unibertsitateko jantokiak kudeatzen dituen enpresarekin batera sustatzen da, eta jantokietan berriro eskainiko da aste horretan, kulturarteko menua. Programa osatzeko, zortzi erakusketa egongo dira, Ikasgelategiko alboetako atarietan eta Osasun Zientzien eraikinean, Barañain etorbidean. Haietako batean Nafarroako Unibertsitate Publikoan boluntzariotza eta lankidetza arloan izandako esperientziak bilduko dira. Programa osoa www.unavarra.es helbidean kontsultatu ahal da.