Joan eduki nagusira

zoom Guraosak eta balizko ikasleak hitzaldi batean Ikasgelategiko 09 ikasgelan.

Guraosak eta balizko ikasleak hitzaldi batean Ikasgelategiko 09 ikasgelan.

Joan den larunbatean, martxoaren 13an, mila lagun etorri ziren ikasturte honetan Iruñeko Arrosadiko Campusean 2010-11 ikasturteko irakaskuntza eskaintza aurkezteko xedez egin den Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ateak Zabaltzeko Lehen Egunera. Egun hauek hurrengo urtean Unibertsitatean sartu nahi duten Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat prestatzen dira hain zuzen ere, Europako Unibertsitate Eremura egokitutako titulazioak abian jarriko baitira. Larunbateko jardunean Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolako eta Zientzia Juridikoen, Giza eta Gizarte Zientzien eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateetako titulazioei buruzko xehetasunak eman ziren.

Lehenbiziko hitzaldia 10:00etan izan zen Osasun Zientzien eraikineko ekitaldi aretoan. José Antonio Moler Irakasleen Arloko zuzendariak eta Blanca Marín Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolako zuzendariak Unibertsitatearen aurkezpena egin zuten, eta Erizaintzako eta Tuterako campusean ematen den Fisioterapiako Graduen ezaugarriak azaldu zituzten.

zoom Partehartzaile talde bat Osasun Ikasketen Eskolako instalazioetan.

Partehartzaile talde bat Osasun Ikasketen Eskolako instalazioetan.

Ordu berean, beste bi hitzaldi eman ziren Arrosadiko campuseko Ikasgelategian. 012. gelan Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko bi titulazio (Gizarte Lana eta Soziologia Aplikatua) aurkeztu ziren. Bertan parte hartu zuten Camino Oslé Gizarte eta Kultura Proiekziorako errektoreordeak eta Carmen Innerarity eta Begoña Pérez fakultateko dekanordeek.

Hirugarren hitzaldia 09. gelan izan zen eta han Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko gradu berriak aurkeztu ziren (Ekonomia, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza, Zuzenbidea eta EAZ Gradu Bikoitza, eta Nazioarteko proiekzioa duen Ekonomia eta Enpresa Taldea). Bertan izan ziren Katrín Simón Plangintza, Prospektiba eta Ekonomia Gaietarako errektoreordea; Joseba de la Torre Fakultateko dekanoa; Mikel Casares dekanordea; Mª Ángeles Egusquiza dekanordea; eta Imanol Nuñez idazkaria.

013. gelan, 11:30etik aurrera, Zientzia Juridikoen Fakultateko aurkezpena egin zen (Zuzenbidea eta Lan Harremanak eta Giza Baliabideak titulazioak), eta bertan parte hartu zuten José Luis Goñi Sein Fakultateko dekanoak eta Idoia Zabaleta Arloko zuzendariak, Gizarte eta Kultura Proiekziorako Errektoreordetzan.

Azkenik, 12:30ean 09. gelan Irakasle Graduak aurkeztu ziren (Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan). Bertan izan zen Inés Gabari Arloko zuzendaria Gizarte eta Kultura Proiekziorako Errektoreordetzan; María Jesús Goikoetxea Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko dekanoa; eta Javier Arlegui eta Jaione Apalategi dekanordeak.

Aurkezpen saioak bukatu eta gero, etorritakoek bisita gidatua egin ahal izan zuten Unibertsitateko instalazioetan barna, esate baterako, campusean, liburutegian, kirol instalazioetan eta Urkiak egoitzan.


Hirugarren Eguna eta Aurreinskripzioa egiteko astea


Arrosadiko Campuseko Ateak Zabaltzeko bigarren eguna martxoaren 27an, larunbatean, izango da. Izan ere, instalazioak bisitatuko dira eta orientazio hitzaldiak emango dira Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko (NIGMET) eta Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikokoko (TIIGMET) titulazioei buruz.

Ateak Zabaltzeko Egunak Aurreinskripzio Astea baino pixka bat lehentxeago egiten dira. Aurreinskripzio egunak apirilaren 19tik eta 22ra artekoak izango dira.