Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoan XXIII. Kimika Olinpiadaren eskualdeko fasea izango da, datorren asteazkenean, martxoaren 3an. Parte hartu ahalko dute Nafarroako ikastetxe guztietako Batxilergoko 2. mailako ikasleek. Proben antolatzaileak Aragoiko eta Nafarroako Kimikarien Elkargoa eta Aragoiko eta Nafarroako Kimikarien Elkartea dira, eta Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren beraren lankidetza dute.

Olinpiadaren oinarrien arabera sailkapeneko lehen hirurek parte hartuko dute nazioko fasean, Sevillan, maiatzaren 1an eta 2an. Fase honetako sailkapeneko lehen laurak Espainiako ordezkariak izango dira Nazioarteko Olinpiadan, 2010eko uztailean Japonian egingo den horretan, eta urrian Mexikon egin behar den Iberoamerikako fasean.

Olinpiadaren eskualdeko fasean hiru proba egongo dira. Lehena 10:00etan egingo da, Ikasgelategiko 129. ikasgelan. Erantzun anitzeko test erako proba teorikoa izango da. Bigarren azterketa ikasgela berean egingo da, 12:00etan. Kimikako problema batzuk ebatzi beharko dira. Proba bukatzeko, azterketa praktiko bat egingo da, 16:00etan, 123. ikasgelan, Eskualdeko fase honi buruzko informazio guztia ondoko helbide honetan kontsultatu ahal da: http://www1.unavarra.es/actualidad/congresos.