NUPeko Fisika Saileko Optikako Taldeak metodologia berri bat diseinatu du, ardoen kolore eta itxura sailkatzeko, neurketa instrumental objektibo baten bidez. Metodo horren emaitzak, European food research and technology eta Color research and application aldizkari ospetsuetan argitaratu direnak, Juan Vicente de Santiago Guijarro eta Javier Fernández de la Hoz Múgica Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa-NIGMETeko ikasleen Ikasketen Amaierako proiektuen ondorioa izan dira.
Begoña Hernández Salueña irakasleak, Optikako Taldekoa eta Kolorimetrian espezializatua denak, azaltzen duenez, metodoaren berritasuna izan da ardoaren kolorea neurtu ahal izatea instrumentu bat (espektro-erradiometroa) erabiliz. Instrumentua ardoaren aldera enfokatzen da, zuzenean, dastatzailearen begia balitz bezala. Gainera, berariazko euskarria egin zen dastakoparentzat, dastatzaileak ardoa ikusterakoan duen inklinazio bera gordeko zuena. “Begien bidez ardoa beti era subjektiboan ikusten dugu –dio- dastatzaileak kolore bat ikusi eta izen bat ematen dio, baina beste batek, agian, bestelako izena emango lioke.” Neurketa instrumental hauek, ordea, berdinak dira, edonork eginda ere, erabat objektiboak dira eta aurresan ahal dugu dastatzaile aditu batek ardo hori sailkatzeko emango liokeen kolorearen kategoria”.
Juan Vicente de Santiago eta Javier Fernández de la Hoz Nekazaritzako Ingeniaritza Teknikoko ikasleek, ikasketen amaierako proiektuak egiteko, metodologia berri hau erabili zuten 35 ardo beltz, 37 zuri eta 32 gorrirekin. Emaitzak bi aldizkari zientifikotan argitaratu ziren, eta, halaber, ponentzia baterako erabili ziren, ondoko hau: “Vocabulario del color del vino: ¿Qué significa granate, rubí, fresa o amarillo pajizo en un sistema de representación del color?. Ponentzia Kolorearen Nazioarteko Elkartearen biltzarrean aurkeztu zen, Stockholmen.
Espektro-erradiometroaren bidez argia bere uhin-luzeretan banatzen da, eta prozesatu egiten da kolorearen koordenatuak zehazteko. Espektro-erradiometroa erabiltzeko modu berritzaile honek laguntza emango dio dastatzaile profesionelen behaketa subjektiboari. Optikako Taldeak erabilitako metodoarekin, “ardoaren kolorea neurtu (Nazioarteko Argiztatze Batzordearen sisteman kolorerako ezarritako hiru koordenatuak ematen dira), eta gainera aurresani ahal da dastatzaileak gorri granatea, gerezia, errubia, teila edo bestelako izena emango liokeen; hori ezinezkoa da neurketa kubetetan egiten duen ohiko moetodoarekin” dio Begoña Hernandezek.
Pozik emaitzekin
Juan Vicente de Santiagok ardo zuriak eta gorriak analizatu zituen. Bere lanaren funtsa izan zen ardoen kualitateak parametrizatzea. Honela azaltzen du: “Ardo bat balioestea egilearen trebezian eta subjektibitatean oinarritzen dela jakinik, analisi hori objektiboago bihurtu nahi dugu, eta horretarako parametroak ematen dizkiogu ardoaren kualitate garrantzitsuenetako bati, alegia, koloreari. Neurketa ekipoen eta berariazko metodoen bidez ardoen koloreak sailkatzen ditugu, haiei buruzko ondorioak ateratzen ditugu, eta neurketa horien emaitzetarako hiztegi egokia ezartzen dugu”,
Beste alde batetik, Javier Fernández de la Hozek ardo beltzak analizatu zituen. “Ikusi nahi genuen nolako harremana dagoen gizakiaren begiak duen pertzepzioaren eta laborategian ardoari aurkitutako parametro kolorimetroen artean –dio-; euskarri objektibo bat nahi genuen, teknika esperimental frogatuetan oinarritua, kolorearen pertzeptzio objektiboa edukitzeko eta lotura ezartzeko, dastatzaileak ezinbestez begiz egin behar duen balioespenaren eta neurri objektiboen artean”.
Azpimarratzen duenez, “azterlan honen alderdi iraultzailea da neurketak egiteko erabili den prozedura erabat berritzailea, dastaketa ofizial batean enologoak egiten duenaren erreplika guztiz zehatza delako”. Hain zuzen ere, kolorearen balioak neurtu ziren, dastatzailearen begiak egingo lukeen distantzian. Dastakopa ofizialak erabili ziren, Bohemiako kristalezkoak, beruneko % 9rekin, gehieneko gardentasuna izateko. Euskarri batean jarri ziren, 45ºra, eta dastaketa arrunt baten ingurumen baldintza berberak ezarri ziren.
Analizatutako laginak hautatzerakoan asmoa zen Nafarroako Jatorrizko Izendapeneko ardoetatik aukera gehien hartzea, horietan barne laborantzako bost azpieskualdeetakoak, urte eta mahats mota ezberdinetakoak, eta abar.
“Aparteko emaitzak lortu genituen –dio Javier Fernández de la Hozek, bukaera gisa- frogatu zelako oso korrespondetzia handia zegoela enologoek dastaketako fitxa ofizialetan jarritako datu subjektiboen eta laborategian geroago ardo horiek eman zituzten emaitzen artean”.